Eduki publikatzailea

Atzealdea Semaforo berriak

Twitter

UDALAK BI SEMAFORO BERRI JARRI DITU HIRUERREKETAN ETA NAFARROA KALEAN

2023/03/28

Zarauzko Udalak, Aldundiarekin elkarlanean, bi semaforo berri jarri ditu herriko bi sarreretan. Lehena, Azpeiti bidean dago, Hiruerreketa auzoan, eta, bigarrena, N-634 errepidean, Zarautz eta Orio batzen dituen errepidean.

“Hiruerreketako bizilagunak denbora daramate auzoan semaforo bat jartzeko eskaerarekin, alde batetik, errepidea igaro ahal izateko, eta, bestetik, Zarauzko sarreran trafikoaren abiadura gutxitzen laguntzeko. Pozten nau azkenean gauzatu izanak”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak.

N-634 errepideko semaforoaren kasuan, azken urte hauetan Talaimendi auzoaren hazkundearen ondorioz jende gehiago ibiltzen da bertatik. Hori dela eta, inguruan semaforo bat jartzea erabaki da, zirkulazioa seguruagoa izan dadin eta, era berean, ibilgailuak Zarautzerako noranzkoan zirkulatzeko abiadura moteltzeko.

Joan den urtearen amaieran onartutako Mugikortasun Planaren barruan, herriko hainbat puntutan era honetako abiadura murrizteko jarduketak egitea aurreikusten da. Horrela, segurtasuna irabaziko da, bai oinezkoentzat, bai gure udalerrian hain presente dauden txirrindularientzat.

“Zoritxarrez, oraindik ere ikusten ditugu gure inguruan axolagabekeriaz jokatzen duten gidariak eta gidatzerakoan oso arduragabeak direnak, oinezkoak eta txirrindulariak arriskuan jartzen dituztenak, baita beren burua ere. Aldundiarekin lanean jarraituko dugu abiadurak murrizteko, gidatzean gizalekezkoak ez diren portaerak kontrolatzeko eta, azkenik, zigortzeko”, gehitu du Basurkok.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010