Eduki publikatzailea

Atzealdea Saskibaloi formakuntza

Twitter

EUSKAL HERRIKO SASKIBALOI FEDERAZIOAREN FORMAKUNTZA SAIOA OSTIRALEAN ARITZBATALDEN

2024/12/04

Ostiral honetan, abenduaren 6an, formakuntza saio bat ospatuko da Aritzbatalde Kiroldegian, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Formakuntza hau Zarauzko Udalak, Zarautz Kirol Elkarteak eta Euskal Herriko Saskibaloi Federazioak antolatu dute elkarlanean.

Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziaren hitzetan, “dudarik gabe aukera aparta izango da saskibaloiaz ikasten jarraitzeko. Estatu mailan, baita NBAn lana egiten duten pertsonak izango ditugu Zarautzen eta hau aukera paregabea da bertako eta inguruko entrenatzaileen formakuntza lanean laguntzeko. Oso pozik gaude Federazioak eman digun aukera honengatik, baita Zarautz Kirol Elkarteak egin duen lanarengatik ekitaldi hau ekartzeko”.

Formakuntza hau bi zatitan banatuko da, lehenik, Juan Llanezaren eskutik, "Algunos criterios de reclutamiento del talento" gaiarekin. Llaneza entrenatzaile bezela hasi zen Sant Josep Badalona klubean eta bere ibilbidea Casademont Gironara arte eraman zuen. Ondoren, Kirol Zuzendari bezela ibili da Lucentum Alicante, Cajasol Sevilla eta Barçan, ekarpen handiak emanez klub guztiei. Gainera, Scouting-ean aditua da eta NBA-ko San Antonio Spurs taldearentzat lan egiten du.

Bigarren zatia Moncho Fernandezek emango du eta "La importancia del rebote ofensivo" gaiaz hitz egingo du. Fernandez entrenatzaile oso ezaguna da azken 14 urteak ACB mailan egondako Obradoiro-ren lehen entrenatzailea izan baita. Hortaz aparte, saskibaloian erabiltzen diren estrategia eta taktiketan ezagutza oso sakonak ditu eta teknika entrenatzen ere aditua da, baita estatistika aurreratuetan ezagutzetan ere.

Zarauzko Udalak, Zarautz Kirol Elkarteak eta Euskal Herriko Saskibaloi Federazioak antolaturiko jardunaldi honetarako sarrera irekia izango da baina, aurrez, izena eman beharko dute bertan parte hartu nahi dutenek, plaza mugatuak baitaude. Izena eman nahi dutenak Zarautz Kirol Elkartearen bitartez egin beharko dute.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010