Eduki publikatzailea

Atzealdea Sanz Eneako igogailua

Twitter

ZARAUZKO UDALAK SANZ ENEA KULTUR ETXEKO IGOGAILUAN KONPONKETA LANAK HASI DITU

2021/06/08

Udal instalazioen mantenuarekin eta berrikuntzekin jarraituz, Zarauzko Udalak Sanz Enea kultur etxeko igogailuaren konponketa lanak hasi ditu.

Lan hauek Orona S. Coop. Enpresak egingo ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin daukan kontratuaren baitan, eta 12.544,92 (BEZ barne) euroko aurrekontua izango du. Konponketa lan hauek ekainaren 7an hasi ziren eta datorren ekainaren 18ra arte luzatuko dira.

Igogailuari maniobra berria jarriko zaio. Maniobra, igogailuaren prozesu eta gailu elektrikoak kontrolatzen dituen osagarria da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010