Herriko kale eta bideak egoera onean mantentzeko helburuarekin, Udalak Sanz Enea inguratzen duten ibilbideen zoladura berritzeko lanei ekin dio aste honetan bertan. Lan hauek Udal Brigadako langileen eta Pavimentos Tecnológicos Zarra SL. enpresaren artean gauzatuko dira eta 40.178,34 €ko (BEZ barne) kostua izango dute.
Lehenik, Udal Brigadako langileek ibilbideen egungo zoladura kenduko dute eta, ondoren, enpresa arduratuko da zoladura berria jartzeaz.
Iraupenari dagokionez, lan hauek bi aste irautea aurreikusten da.