Eduki publikatzailea

santu guztien eguna ospatzeko bisitak

Twitter

SANTU GUZTIEN EGUNA OSPATZEKO BISITA BEREZIAK

2020/10/20

Santu Guztien Egunean hilerria bisitatzea ohitura denez, Zarauzko Arte eta Historia Museoak herriko hilerririk zaharrena ezagutzeko bisita bereziak eskainiko ditu urriaren 30, 31 eta azaroaren 1an.

Santa Maria la Real parrokiak eta kanpandorreak osatzen duten Santa María la Real Arkeologia eta Monumentu multzoaren lurpeko aztarnategian gure arbasoen historia gertutik ezagutu ahal izango dugu.

Bertan Burdin Aroko aztarnen artean, jaioberri baten hilobia aurkitu zen. Hau izango ote da gure zarauztar arbasorik zaharrena? Jarraian Erdi Aroko gure aitona-amonen “aitona-amonak” izango liratekeen VIII. eta IX. mendeko hilobiak bisitatuko ditugu, Gipuzkoan ezagutzen diren zaharrenak. Beraien hilobiratze ohitura eta baldintzek beraien garaiez eta bizimoduez hitz egiten digute, egun ezagutzen dugunetik oso urrun. Garai hartako hilobiratze erritoak ezagutuko ditugu. Hilobi horien artean, adibidez, Zarauz familiaren hilobia aurkitzen da, antzina Zarauzko familiarik garrantzitsua izan zena; Dorre Luzea, Kanpandorrea eta Narros Jauregiko jabeak izan zirenak, besteak beste.

Velasco Doktoreak erositako Villa Mundako lurretan egon zen ondoren, Zarauzko hilerria. Pertsonaia garrantzitsu bezain ezentriko hau ezagutzea ezinbestekoa da Zarauzko egungo hilerria Untzaigo lurretara nola igaro zen ezagutzeko; azken hau izanik zarauztar gehienok bisitatu dugun hilerri bakarra.

Baina Santu Guztien eguna aitzaki hartuta, Zarauzko hilerririk zaharrenera gerturatuko gara eta aspaldiko garaietako Zarauztarren bizitzan murgilduko gara; Santu Guztien Eguna eta Arimen Gaua ospatzeko Zarauzko historia eta Zarauzko hildakoak berpiztuz.

Santu Guztien Eguneko bisita gidatu bereziak:

URRIAK 30 ostirala

12:00  gaztelera

16:00 euskara

17:00 gaztelera

URRIAK 31 larunbata

12:00  euskara

16:00 euskara

17:00 gaztelera

AZAROAK 1 igandea

 

16:00 euskara

17:00 gaztelera

 

Elkargunea: Zarauzko Arte eta Historia Museoa

Prezioa: 2€/pertsonako

Pertsona kopurua*: taldeko 10 pertsona gehienez (9 pertsona + gida)

*gehieneko pertsona kopurua aldatu daiteke, uneko segurtasun neurrien arabera.

Baldintzak: musukoa ekartzea derrigorrezkoa izango da.

Erreserbak egiteko eta zalantzak argitzeko: info@menosca.com

ZARAUZKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOA

Elizaurre 1

20800 Zarautz

943 83 52 81

Museoaren ordutegia: ostiral eta larunbatetan 10:00-14:00 eta 16:00-18:00. Igandeetan 16:00-18:00

 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010