Eduki publikatzailea
Atzealdea Santu guztien eguna hiribus zerbitzua
HIRIBUS ZERBITZU BEREZIA EGONGO DA ETA OSASUN NEURRIAK BETETZEN DIRELA ZAINDUKO DA SANTU GUZTIEN EGUNEAN


2020/10/27
Zarauzko Udalak Hiribus zerbitzu berezia jarriko du herritar guztientzat azaroaren 1ean, Santu Guztien egunean, hilerrira igo eta jaisteko. Hilerriko geltokia larunbat, igande eta jai egunetan martxan dagoen Linea Mistoaren ibilbidean txertatuko da, Anbulategiko geltokiaren ostean, ondoko orduetan: 10:27, 11:57, 13:57, 14:27, 17:27 eta 18:27.
Era berean, Santu Guztien egunaren bezpera egunetan, Hiribusaren 2.Lineak (urriaren 30ean, ostiralean) eta Linea Mistoak (urriaren 31ean, larunbatean) 10:27etan eta 12:27etan Hilerrian geldiunea egingo du.
Zerbitzu berezi hau Hiribusaren ohiko tarifekin eskainiko da. Udaletik gogorarazi dute Zarauzko Hiribusa Mugi txartelarekin ordaindu daitekeela eta, era berean, herritarrak animatzen dituzte zerbitzua erabiltzera.
Osasun neurriak
Osasun eta distantzia neurriak bermatu eta pilaketak saihesteko, Udaltzaingoak egun horretarako hilerrian ezarriko diren sarrera eta irteera bakarrak zainduko ditu. Udaltzaingoak adierazitako sarrera bakarra egongo da pertsonen zirkulazioa errazteko, eta gehienez 6 pertsona talde bakoitzeko onartuko dira.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010