Eduki publikatzailea
Atzealdea Santa Klara proiektua
UDALAK SANTA KLARA BIRGAITZEKO ETA ERABERRITZEKO OBRAREN EXEKUZIO PROIEKTUA IDAZTEKO KONTRATUA ESLEITU DU


2024/03/01
Santa Klara komentua Zarautzek behar duen ekipamendu soziokultural bilakatzeko prozesuak beste aurrera pauso bat eman du aste honetan. Zarauzko Udalak, eraikina birgaitzeko eta eraberritzeko obraren exekuzio proiektua idazteko kontratua esleitu du.
Lehiaketa publiko bitartez, UR ARQUITECTURA SLP enpresari esleitu zaio kontratu hau. Kontratuaren zenbatekoa 757.464,19 eurokoa (BEZ barne) da eta, Santa Klara birgaitzeko exekuzio proiektua idazteaz gain, jarraian etorriko diren obren zuzendaritza teknikoa ere aurreikusten da.
Proiektuak oinarri izango ditu Udalak Santa Klara LAB prozesu partehartzailean jasotako ekarpenak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010