Eduki publikatzailea
Atzealdea

Santa Klara inkesta

Twitter

SANTA KLARAKO BISITETAN EGINDAKO GALDEKETAN KULTUR ERABILERAREN NAHIA NAGUSI

2022/07/22

2021. urtean, Udalak, Santa Klarako konbentua eta inguruko eraikin multzoa erosi zuenetik, herriko ondare historiko eta arkitektoniko hau gorde eta babesteko beharrezko lanak egiteaz gain, etorkizunean espazio honi emango zaion erabilera bilatzeko lanean ari da Zarauzko Udala.

“Momentu honetan entzute aktibo eta hausnarketa prozesu batean lanean ari gara, zarauztarren onurarako izango den azpiegitura publiko honi emango zaion erabileraren inguruan herritarren ideiak eta ekarpenak entzuten”, azaldu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Santa Klararen etorkizuna egoki bideratzeko aurrera pausuak ematen jarraitu behar dugu eta herritarrek gai honetaz pentsatzen dutena jasotzea beharrezkoa eta oso onuragarria da”.

Bi hilabetez, ate irekiak antolatu dira ondare hori herritarrei ezagutarazteko, eta historiaren zati garrantzitsua den eraikin-multzoa ikusteko aukera eskaini zaie zarauztarrei. Guztira 134 bisita ordu izan dira eta bertaratu den pertsona kopurua 1.800 ingurukoa izan da.

Bisitari bakoitzari galdeketa bat betetzeko aukera eman zitzaion ikustaldia amaitzean, herritarrek Santa Klarari emango lioketen erabilera eta eraikinari buruzko ametsak adierazteko, bi galderen bitartez:

1.    Zer erabilera emango zenioke Santa Klarari?
2.    Zer amesten duzu Santa Klararako?

Txarteletan erantzunak eman edota QR kodea erabiliz euren iritzia adierazi duten herritarren artean, % 58,86ak Santa Klara komentua kultur erabilerara bideratzeko nahia azaldu du. Atzetik, % 16,57ak, ostatu edota erromesentzako aterpetxe bat prestatzeko nahia agertu du eta, % 13,71ak, aldiz, Santa Klaran adinekoentzako egoitza bat ezartzea eskatu du.

Santa Klara, Zarauzko kulturaren ardatz

Datuak aztertuz, herritarren iritzi nagusia, Santa Klara komentua eta inguruko eraikinak jarduera sozio-kulturalei bideratzekoa da. Galdeketa honetan parte hartu duten herritarren gehiengoak kultur eskaintza bateratzeko beharra azpimarratzen du euren erantzunetan, eta egun sakabanatuta dauden zerbitzuak gune zentralizatu batean metatzea (liburutegia, erakusketak, Musika Eskola…). “Parte hartu duten herritarrek Santa Klaran kontzertuak emateko instalakuntzak, liburutegia, ikuskizun eszenikoak edota ikastaroak egiteko instalakuntzak baloratu dituzte gehienbat” adierazi du Irune Urbietak, Kultura zinegotziak.

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010