San Pelaio jaietarako bi hilabete baino gutxiago falta diren honetan, Xabier Txurruka alkateak apirileko osoko bilkuran jakinarazi du Jose Inazio Elias eta Joxe Miel Gastañares "Legazpi" txistulariak izango direla aurtengo San Pelaio jaien hasierako bandera igoeran protagonista nagusiak.
Gonbidapen honekin, gure herriko jai eta ekitaldi nagusiak nahiz auzoetako festak urte luzez alaitu dizkiguten bi txistulariei aitortza eta omenaldia egin nahi die Udalak.