Eduki publikatzailea

Atzealdea San Pelaio prebentzioa

Twitter

ZARAUZKO UDALAK PREBENTZIO KANPAINA JARRIKO DU MARTXAN SANPELAIOTAN

2026/06/22

Zarauzko Udalak, prebentziorako hainbat errekurtso abiaraziko ditu Sanpelaioetan. Sentsibilizatzea eta kontsumoei lotutako arriskuak murriztea izango da ekintza hauen helburu nagusia.

  1. TESTING ZERBITZUA

Arriskuen murrizketarako «TESTING» ZERBITZUA eskainiko da Ai Laket! Elkartearen eskutik.

Ekintza honen helburu nagusia aisialdi guneetan ematen den droga kontsumoen arriskuak gutxitzea da.   

  • Sentsibilizazioa: hainbat motatako substantziak kontsumitzeak izan ditzakeen arriskuei buruz sentsibilizatzea.
  • Prebentzioa: arrisku-kontsumoak murriztea eta hainbat substantziaren kontsumoan arriskuak murrizteko neurriak ezagutaraztea.
  • Gogoeta: kontsumoaren arrazoien eta helburuen, plazerren eta arriskuen kudeaketaren hausnarketa sustatzea.

Zerbitzu hau ekainaren 25ean, 00:00etatik 03:00etara, Zarauzko Malekoian.

  1. ALKOHOL KONTSUMOAREN ARRISKUAK PREBENITZEKO ETA MURRIZTEKO ZERBITZUA. (IBILTARIA)

Ekintza hau, GARAIA osasunaren sustapenerako elkarteak eskainiko du eta ekimenaren helburu nagusia alkoholaren gehiegizko kontsumoa desnormalizatzea da.

  • Alkoholari buruzko informazio ematea eta komunitatea sentsibilizatzea.
  • Portaera osasungarriak sustatzea.
  • Kontsumoei lotutako arriskuak murriztea.
  • Nerabe eta gazteei kontsumoen inguruko prebentzio aholkuak ematea.

Alkoholaren prebentzioari dagokion bigarren zerbitzu hau ibiltaria izango da eta ekainaren 26an eskainiko da, 23:00etatik 2:00etara.

Bi jarduerak Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak babestutako ekintza dira.

GOGORATU, JAIAK ONDO PASA, PASA GABE!!

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010