Eduki publikatzailea

Atzealdea San Pelaio omenduak

Twitter

ELKARTEEN DANBORRADAREN SORTZAILEAK OMENDUKO DIRA SANPELAIOTAKO GAUERDIKO TXUPINAZOAN, BERE 25. URTEURRENEAN

2026/04/29

Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkaetak apirileko ohiko Udalbatzarrean iragarri du duela 25 urte elkarteen lehen danborradaren antolatzaileak izango direla aurten San Pelaio jaien hasierako bandera igoeran protagonista nagusiak.

Batetik, danborradak aurtengo sanpelaio makila, garai hartan Zarauzko Turismo Bulegoko zuzendari zen Ana Mari Esnali emango dio, hainbeste urtez danborrada eta gure herriko festen antolakuntzan emandako laguntza eskertuz, eta, bestetik, 2001ean helduen lehen danborrada hartan parte hartu zuten lau elkarteerako antolatzaileak omenduko ditu Udalak: Arkaitz Mendi elkarteko Iñaki Olazabal "Paxo", Hilario Beizama eta Pedro Mari Silvan, Zurbaran elkarteko Santi Negueruela, Urpekoak elkarteko Karlos Etxarte eta Carballeira elkarteko Jorge Asorey zena.

Beraiek izango dira aurtengo sanpelaio gauerdian Zarauzko bandera igoeran protagonistak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010