Eduki publikatzailea

Atzealdea San Pelaio

San Pelaio

Informazioa

Ekainaren 25ean, jaiei hasiera ematen dien txupinazoarekin Zarautz bere festa herrikoienetan murgiltzen da. San Pelaio bezpera honetan haur danborrada arratsaldean eta helduen danborrada gauean eta 26an (San Pelaio eguna), erraldoi eta buruhandiekin, kaleetan blusa koadrilekin eta festa giro ederrarekin ospatzen da.

 

Ekainaren 26an erromeria egiten da Iñurritza zelaian, eta bertan, zarauztar ugari biltzen da. 27an egunean, berriz, mutil ezkongabeak Oilasko Biltzea izenaz ezagutzen den tradizioan inguruko baserrietara joaten dira txistulari eta soinujoleekin batera, eta biharamuneko bazkarirako dirua biltzen dute. 27a haur eta nerabeen eguna ere bada, eta egitarau zabala antolatzen da beraientzat.

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010