Eduki publikatzailea
Atzealdea Salberdin landaketa
300 ZUHAITZETIK GORA LANDATZEN ARI DIRA SALBERDINEKO LEHEN FASEAN


2023/03/31
Salberdineko lehen fasean eraiki diren etxebizitzak eta hauekin batera garatzen ari diren urbanizazio lanak aurrera egiten ari diren heinean, elementu berriak iristen ari dira Zarauzko bizitegi-auzo berri honetara. Aste honetan bertan, Salberdineko paisaia berdea osatuko duten zuhaitzen landaketari eman zaio hasiera. Lehen fase honen urbanizazioan, guztira, 313 zuhaitz landatuko dira bertako kale eta plazetan, baita Igerain errekaren bi ertzetan ere.
Landatzen ari diren espezien artean aipagarriak dira gereziondoak (Cerasus), cinamonunak (Melia acedarach), zelkovak, urritzak (Corylus avellana), intxusak (Sambucus), elorri beltzak (Crataegus), elorri zuriak (Cornus), zuandorrak (Salix), saratsak (Sorvus aucuparia), otsolizarrak (Crataegus monogyna), eta astigarrak (Acer). Bizkaia kalean, Astazubi plazaren inguruan, Ginko Biloba ale bat landatuko da.
Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak adierazi duenez, “Salberdineko iparraldeko urbanizazio lanak amaitzear daude eta, laster, azken lau urte hauetan egindako lanaren emaitzak ikusi ahal izango ditugu. Zuhaitz hauek landatzeko garai aproposean gaude eta, gainera, azpimarragarria da duela ez urte asko arte ‘rio peste’ ezizena zuen Igerain errekak eta haren erriberaren berreskuratze lanak burutu direla, espazio hori naturalizatzeko. Salberdin, bere osotasunean, zaharkituriko industria gunea berreskuratzeko hiri-eskuhartze bat da; parke bilakatuko diren moja klaratarrei erositako 20.000 metro2-ko lurren eta ETSren tren estazio berriaren azpi pasabidearen integrazioak gure herriaren mugikortasunaren eta bizi kalitatearen hobekuntza nabarmena izango da”.
Behin betiko onespena Salberdineko sei partzeletako xehetasun azterketei
Martxoko ohiko Zarauzko Udalaren osoko bilkurak onespena eman dio Salberdineko sei partzeletako xehetasun azterketei. Zehazki, behin betiko onartu dira R8, R9, R10, R11, R12, R13 eta R15 partzelei dagozkien hirigintza-dokumentuak, aipatutako partzelen lerrokadurak, bolumetria eta sestrak egokitu eta doitzen dituztenak, bai eta portxeen eta sotoetarako arrapalen antolamenduaren berrantolaketa ere. Martxoko plenoan Txurruka alkateak azpimarratu zuenez, “erabaki hau eman beharreko aurrerapauso oso garrantzitsua da Visesak R9 partzelan alokairuko babes ofizialeko 86 etxebizitzentzat eta Promociones Salbideren eskutik R10, R11, R12 eta R13 partzeletan prezio tasatuko 139 etxebizitzen eraikuntza-lizentziak eman aurretik. Xehetasun azterketa horien onespenak Udal Etxebizitza Planean harturiko konpromisoetan aurrera egitea ahalbidetzen du”.
Alkateak gogorarazi duenez, “Salberdin auzoan 552 etxebizitza babestu eraikiko dira guztira. Horietatik, oraindik esleitzeko prozesuan daude Eusko Jaurlaritzak eta Visesak alokairura bideratuko dituzten 146 etxebizitzak, baita aurten bertan zozketatzea espero diren Promociones Salbidek eraikiko dituen beste 139 etxebizitza tasatuak ere. Azken 8 urte hauetan, Aldapetako 50 babesturiko etxebizitzen sustapena entregatu da, Salberdinen 264 babesturiko etxebizitzen sustapenak esleitu eta entregatu dira, edo entregatzear dira; babesturiko 60 etxebizitza esleituko dira Iñurritzan, 60 zuzkidura-apartamentu eraikitzen ari dira Salberdinen eta martxoko osoko bilkura honetan onespena eman diogu datorren legealdian emango diren Salberdineko bigarren faseko 235 etxebizitza babesturi. Azken 8 urteotan Etxebizitza Planari eman diogun bultzadari esker, guztira 609 babesturiko etxebizitzen sustapena ahalbidetu da Zarautzen, horietatik 166 alokairu sozialean”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
