Eduki publikatzailea

Atzealdea Saio Irekia ZHAPO aldaketa

Twitter

NAFARROA KALEKO 49. ZENBAKIKO LURZATIARI DAGOKION ZHAPOAREN ALDAKETAREN INGURUKO SAIO IREKIA EGINGO DA IRAILAREN 16AN

2025/09/08

Zarauzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (ZHAPO) 19-1 eremuan aldaketa izapidetzeko prozesuaren baitan, Udalak parte hartze prozesua jarri zuen martxan uda aurretik, interesdun orok aldaketaren inguruko iritziak eta ekarpenak egiteko.

Prozesuarekin jarraituz, saio ireki bat antolatu du Udalak, aldaketaren nondik norakoak herritarrei azaltzeko. Hitzordua irailaren 16an izango da, udaletxeko Pleno Aretoan, 18:30etik aurrera.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010