Eduki publikatzailea

Atzealdea Saharar Errepublikaren Eguna 2021

Twitter

ZARAUZKO UDALAK SAHARRAR HERRIARI ELKARTASUNA ADIERAZI DIO SAHARAKO ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKOAREN (SEAD) EGUNEAN

2021/02/27

Aurten ere, otsailaren 27an Zarauzko Udalak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) bandera jarri du Saharar herriarekiko elkartasun keinu gisa.

Saharako bandera jartzeko eskaera Zarauzko SAHARAUTZ Elkartasun taldeak egin du, Saharako herriaren askatasunaren aldarrikapenaren 45.urtemuga betetzen den honetan. Eta Zarauzko udalak bat egiten du eskaera horrekin.

SAHARAUTZETIK nabarmendu dute inoiz baino gehiago Saharako herriak gure babesa behar duela, 2020ko azaroaren 13an gerra-egoera deklaratu ondoren. Gainera, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetan dauden herritarrak elikagai eta osasun gabezia larriak jasaten ari dira mugak ixtearen ondorioz, COVID-19aren pandemiaren eraginez. Izan ere, nazioarteko eta nazioko laguntza sartzea zailtzen du, eta desnutrizio eta anemia arazoak larriak dira.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010