Eduki publikatzailea

Atzealdea Sahara erakusketa Merkatu Plazan

Twitter

“SAHARA LURRALDE OKUPATUAK” ARGAZKI ERAKUSKETA IKUSGAI MERKATU PLAZAN

2026/10/07

Asteburu honetan inauguratu da Luali Lebser aktibistaren ‘Sahara Lurralde Okupatuak’ erakusketa Zarauzko Merkatu Plazako lehen solairuan. Lebser saharar herriaren eskubideen aldeko ekintzailea da, eta Equipe Media kolektiboko kidea. Argazkiak leiho gisa irekitzen dira, aire zabaleko munduko kartzela handienean bizitzea nolakoa den erakusteko, non adierazpen eta prentsa askatasuna zulo beltz batean erori diren.
Erakusketa Euskal Fondoaren eskutik ekarri ahal izan du  Zarauzko udalak.

Inaugurazio ekitaldiari Garbiñe Oiarbide (EAJ-PNV) zinegotziak ekin zion Zarauzko Udalak Saharar herriarekin duen elkartasun konpromisoa gogoratuz: 
“Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan dagoen Hagunia Dairarekin senidetuak gaude eta horrekin batera urteak daramatzagu Oporrak Bakean eta sahararen aldeko hainbat ekimen babesten. Baina horrekin batera ezagutza ere behar dugu; jakin nondik datorren saharako herriaren borroka eta batez ere ezagutu zein den zuen herriaren egoera eta bizi duten drama humanitarioa eta errepresio politikoa”.

Ondoren, Fronte Polisarioaren Euskadiko Delegatuordea den Mohamed Said-ek hartu zuen hitza, ekimen hau antolatzeagatik eskerrak emanez eta 50 urteetan Saharar herriak bizi-irauteko borrokan jarraitzen duela gogoaraziz.

Jarraian Garazi Hach Embarek Ormaiztegiko aktibista sahararrak bisita gidatua eskaini zuen erakusketaren argazkietan barrena.

Inaugurazioa ekitaldi honetan izan ziren Zarauzko Udaleko hainbat zinegotzi, Euskal Fondoko ordezkariak, Saharautzeko elkarteko kideak eta horiekin guztiekin batera inguruko herrietatik etorritako herritar sahararrak.

Zestoako Wadna Sahara elkarteari esker erakusketaren alde batean jaima jarri da eta bertan tea prestatu zuten.

Erakusketa urriaren 19ra arte egongo da ikusgai Merkatu Plazako lehenengo solairuan. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara. Saharako herritarrak egongo dira bertan nahi dutenei azalpen gehigarriak emateko.

Zarauzko ikastetxeetako ikasleak ere erakusketa bisitatzeko aukera izango dute egun hauetan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010