Eduki publikatzailea

R8, R10, R11, R12, R13 eta R15 partzelen xehetasun-azterketa

R8, R10, R11, R12, R13 eta R15 partzelen xehetasun-azterketa

Informazio orokorra

2023ko martxoaren 30ean egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea 10.2 —OR Salberdin— areako R8, R10, R11, R12, R13 eta R15 partzelen xehetasun-azterketari; Promociones Salbide SL sozietateak abiarazi du espediente hori.

Onartu den dokumentua 2023ko otsaileko data duen testu bategin bat da; DCorta bulegoko arkitektoek sinatu dute.

Akordioaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2023ko apirilaren 20ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (75 zenbakia) argitara eman dira.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010