Eduki publikatzailea
Atzealdea R3 partzelaren zozketa
R3 partzelaren zozketa

Informazioa
Salberdin eremuaren ipar-ekialdean dagoen R3 partzelan eraikiko diren 52 erregimen bereziko Udal Etxebizitza Tasatuak zozketa bidez esleitzeko prozeduraren oinarriak onartu ditu Udalak.
Udalbatzarrak, 2021eko otsailaren 25eko osoko bilkuran erabaki zuen, lehiaketa bitartez, Salberdin areako R3 partzelaren salerosketa kontratua Amenabar Etxegintza Berria SL sozietateari esleitzea. Sustatzaileak 52 etxebizitza tasatuen proiektua jada aurkeztu du Udalean, eta zozkatuko diren etxebizitzen programa honela dago banatuta:
- Mugikortasun murriztu iraunkorra duten pertsonentzat gordetako 3 etxebizitza, bina logelakoak (etxebizitza egokituak).
- Logela bakarreko 2 etxebizitza.
- Bi logelako etxebizitza bat.
- Hiru logelako 46 etxebizitza.
Etxebizitza guztien gehieneko salmenta-prezioa, baita Udal-Etxebizitza Tasatu horiei loturiko garaje eta trastelekuen prezioa ere, ezingo da 1,5 indizea edo modulua baino handiagoa izan, indarrean dagoen erregimen orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzen gehieneko prezioari dagokionez.
Etxebizitzen prezioen tartea merkeenaren (logela bakarreko etxebizitza) 167.000 euro (BEZ barne) eta garestienaren (hiru logelako etxebizitza) 283.000 euro (BEZ barne) bitartean egongo da.
Zarautz Lur SA Udal Sozietate Publikoari erregimen bereziko Udal Etxebizitza Tasatuen eskatzaileen zerrenda sortzeko ardura emango dio. Esleitzeko prozeduraren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren momenturik kontatuta eskatzaileek izena emateko 30 egun naturalen epea irekiko da, ETXEBIDE Babes Publikoko Etxebizitza
Esleitzeko Zerbitzu Publikoan inskribatutako pertsonak eta bizikidetza-unitateak zerrendan sartu ahal izateko.
Zerrendan izena emateko, eskatzaileek honako baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:
- ETXEBIDE Babes Publikoko Etxebizitza Esleitzeko Zerbitzu Publikoan alta emanda egotea. Alta-egoeran agertu beharko dira 2021eko ekaineko datarekin.
- EGOITZA: Zarautzen erroldatuta egon beharra. 2021eko maiatzaren 15a abiapuntutzat hartuta, etengabe gutxienez 5 urtez edo, data horretan erroldatuta ez egon arren, etenaldiekin edo gabe gutxienez 10 urtez egon beharko du erroldatuta bizikidetza-familiako kideren batek.
- ERRENTA: Aintzat hartuko dira 2019ko ekitaldiko diru-sarrera haztatuak, Erregimen Berezian Udal Etxebizitza Tasatuetarako Zarauzko Udal Etxebizitza Tasatuei buruzko Ordenantza Arauemaileek xedatutako gutxienekoaren eta gehienekoaren artean daudela egiaztatzeko. Etxebizitza Tasatuetako onuradunen gehieneko diru-sarrera haztatuak ez dira erregimen orokorrean BOEak lortzeko indarreko gehieneko diru-sarreren 1,3tik gorakoak izango.
Eskaeraren eredua
Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskaera, eskaera-eredu ofizialean aurkeztuko da. Eredu hori eskura egongo da Zarautz-lurren bulegoan (Salegi kalea 14), Amenabar enpresa sustatzailearen bulegoetan (Donibane plaza 7) eta bere webgunean, edo albiste honen amaieran.
Izen ematea
Eskaera orria modu presentzialean aurkeztu daiteke Zarautz-lurren bulegoan (Salegi kalea 14) edo modu telematikoan, Udalaren web atarian.
Pertsona edo bizikidetza-unitateko eskaera bakarra onartuko da. Dokumentazio guztia salerosketako kontratu pribatua sinatu baino lehen aurkeztu beharko da.
Izen emate epea irekita egongo da ekainaren 16a bitartean.
Behin-behineko zerrendak
Partaide onetsi eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira, eta baztertuen kasuan, horretarako arrazoiak azalduko dira. Zerrendak hamar egun baliodunez argitaratuko dira Zarauzko Udaleko iragarkien taulatan eta Udalaren webgunean, baita Zarautz-lurren bulegoan ere.
Hamar eguneko epe horretan (ekainaren 21etik uztailaren 2ra), baztertuek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, bazterketa hori desegokia dela ustez gero. Erreklamazioa idatziz egin beharko da Zarautz Lurren bulegoan, bakoitzaren arrazoiak oinarritzeko egokitzat jotzen diren dokumentu frogagarriekin batera.
Behin betiko zerrendak
Partaide onetsi eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu dira, eta onarturiko eskaera hauek izango dira jarraian egingo den zozketan sartuko direnak. Datozen egunetan, eskaera bakoitzari ausazko zenbaki bat esleituko zaio, eta hori erabiliko da zozketa bidez sustapeneko etxebizitzak esleitzeko oinarri gisa.
Behar bezala jakinarazitako egunean, zozketa telematiko bat egingo da, xede horrekin izendatutako notarioaren aurrean. Osasun publikoaren arloan dauden murriztapenak kontuan hartuta, zozketa modu telematikoan egingo da eta interesdun guztiek streaming bidez jarraitu ahalko dute.
Zozketa
Zozketaren emaitzak
Uztailaren 15ean ospaturiko zozketaren emaitzak argitaratu dira.
Gogoratu, etxebizitzetako bat esleitu zaien pertsonek etxebizitza jasotzeko bete beharrezko baldintzak betetzen dituztela frogatu beharko dutela.
Etxebizitzen esleipena
Etxebizitza egokituak eta egokitu gabeak esleitu dira, notario aurrean, etxebizitzen logela kopurua bizikidetza-unitate bakoitzaren beharretara egokitzeko irizpidea aintzat hartuta, 2012ko urriaren 15eko Aginduaren 62. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010