Eduki publikatzailea

Atzealdea R3 partzelako etxebizitzen zozketa

Twitter

SALBERDINEKO R-3 PARTZELAN ERAIKIKO DIREN 52 ERREGIMEN BEREZIKO UDAL-ETXEBIZITZA TASATUEN ZOZKETAREN PROZESUA ABIAN DA

2021/05/07

Salberdin eremuaren ipar-ekialdean dagoen R3 partzelan eraikiko diren 52 erregimen bereziko Udal Etxebizitza Tasatuak zozketa bidez esleitzeko prozeduraren oinarriak onartu ditu Udalak.

Udalbatzarrak, 2021eko otsailaren 25eko osoko bilkuran erabaki zuen, lehiaketa bitartez, Salberdin areako R3 partzelaren salerosketa kontratua Amenabar Etxegintza Berria SL sozietateari esleitzea. Sustatzaileak 52 etxebizitza tasatuen proiektua jada aurkeztu du Udalean, eta zozkatuko diren etxebizitzen programa honela dago banatuta:

  • Mugikortasun murriztu iraunkorra duten pertsonentzat gordetako 3 etxebizitza, bina logelakoak (etxebizitza egokituak).
  • Logela bakarreko 2 etxebizitza.
  • Bi logelako etxebizitza bat.
  • Hiru logelako 46 etxebizitza.

Etxebizitza guztien gehieneko salmenta-prezioa, baita Udal-Etxebizitza Tasatu horiei loturiko garaje eta trastelekuen prezioa ere, ezingo da 1,5 indizea edo modulua baino handiagoa izan, indarrean dagoen erregimen orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitzen gehieneko prezioari dagokionez.

Etxebizitzen prezioen tartea merkeenaren (logela bakarreko etxebizitza) 167.000 euro (BEZ barne) eta garestienaren (hiru logelako etxebizitza) 283.000 euro (BEZ barne) bitartean egongo da.

Zarautz Lur SA Udal Sozietate Publikoari erregimen bereziko Udal Etxebizitza Tasatuen eskatzaileen zerrenda sortzeko ardura emango dio. Esleitzeko prozeduraren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren momenturik kontatuta eskatzaileek izena emateko 30 egun naturalen epea irekiko da, ETXEBIDE Babes Publikoko Etxebizitza

Esleitzeko Zerbitzu Publikoan inskribatutako pertsonak eta bizikidetza-unitateak zerrendan sartu ahal izateko.

Zerrendan izena emateko, eskatzaileek honako baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

  1. ETXEBIDE Babes Publikoko Etxebizitza Esleitzeko Zerbitzu Publikoan alta emanda egotea. Alta-egoeran agertu beharko dira 2021eko ekaineko datarekin.
  2. EGOITZA: Zarautzen erroldatuta egon beharra. 2021eko maiatzaren 15a abiapuntutzat hartuta, etengabe gutxienez 5 urtez edo, data horretan erroldatuta ez egon arren, etenaldiekin edo gabe gutxienez 10 urtez egon beharko du erroldatuta bizikidetza-familiako kideren batek.
  3. ERRENTA: Aintzat hartuko dira 2019ko ekitaldiko diru-sarrera haztatuak, Erregimen Berezian Udal Etxebizitza Tasatuetarako Zarauzko Udal Etxebizitza Tasatuei buruzko Ordenantza Arauemaileek xedatutako gutxienekoaren eta gehienekoaren artean daudela egiaztatzeko. Etxebizitza Tasatuetako onuradunen gehieneko diru-sarrera haztatuak ez dira erregimen orokorrean BOEak lortzeko indarreko gehieneko diru-sarreren 1,3tik gorakoak izango.

Eskaeraren eredua

Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskaera, eskaera-eredu ofizialean aurkeztuko da. Eredu hori eskura egongo da Zarautz-lurren bulegoan (Salegi kalea 14), Udalaren web atarian, Amenabar enpresa sustatzailearen bulegoetan (Donibane plaza 7) eta bere webgunean.

Pertsona edo bizikidetza-unitateko eskaera bakarra onartuko da. Dokumentazio guztia salerosketako kontratu pribatua sinatu baino lehen aurkeztu beharko da.

Izen emate epea irekita egongo da ekainaren 16a bitartean.

 

Behin-behineko zerrendak

Partaide onetsi eta baztertuen behin-behineko zerrendak egingo dira, eta baztertuen kasuan, horretarako arrazoiak azalduko dira. Zerrendak hamar egun baliodunez argitaratuko dira Zarauzko Udaleko iragarkien taulatan eta Udalaren webgunean, baita Zarautz-lurren bulegoan ere.

Hamar eguneko epe horretan, baztertuek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, bazterketa hori desegokia dela ustez gero. Erreklamazioa idatziz egin beharko da Zarautz-lurren bulegoan, bakoitzaren arrazoiak oinarritzeko egokitzat jotzen diren dokumentu frogagarriekin batera.

Zozketaren deialdia publikoa izango da; horretarako, oinarriak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Parte-hartzaileen behin betiko zerrenda Zarautzko Udalaren eta sustatzailearen webguneetan argitaratuko da. Eskaera bakoitzari ausazko zenbaki bat esleituko zaio, eta hori erabiliko da zozketa bidez sustapeneko etxebizitzak esleitzeko oinarri gisa.

Behar bezala jakinarazitako egunean, zozketa telematiko bat egingo da, xede horrekin izendatutako notarioaren aurrean. Osasun publikoaren arloan dauden murriztapenak kontuan hartuta, zozketa modu telematikoan egingo da eta interesdun guztiek streaming bidez jarraitu ahalko dute.

“R3 partzela datozen lau urteetan Zarautzen eraikiko diren babestutako etxebizitza sustapenetatik lehena izango da. Zarauzko Udalean aurreko agintaldian hirigintza arloan egindako lanaren emaitza ikusiko dugu datozen lau urteetan” azaldu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Izan ere, 2025a bitartean, Zarautzen babes maila ezberdinetako 594 etxebizitza sustapen publiko garatzea aurreikusten dugu: gehiengoa Salberdinen baina baita Lanpardon (Azken Portu) eta Eguzki-Izarran (Iñurritzan)”.

“Udalak datozen lau urteetan babes sozialeko 85 etxebizitza, 131 babes ofizialeko etxebizitza eta 378 etxebizitza tasatu eraikitzea aurreikusten du. Guztira, 594 babestutako etxebizitza, zarauztarren etxebizitza beharrari erantzun eraginkor bat eman nahi diogulako” gehitu du Txurrukak. “2016ean gure lehen etxebizitza plana aurkeztu genuenetik, Zarautzen 170 babestutako etxebizitzen sustapena martxan jartzea lortu dugu. Bide beretik lan egiten jarraitu nahi dugu, Zarautzen etxebizitza eskuragarriaren beharra dagoelako”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010