Eduki publikatzailea

Atzealdea R3 partzela salerosketa

Twitter

“594 BABESTUTAKO ETXEBIZITZA ERAIKIKO DIRA DATOZEN LAU URTEETAN ZARAUTZEN”

2021/02/27

Zarauko Udalbatzak, ostegunean ospatutako saioan, Salberdin R3 partzelaren salerosketa onartu zuen, dagokion lehiaketaren ondoren, ‘Amenabar Etxegintza Berria SL’ enpresari, 3.355.905 euroren truke (zergak sartu gabe). R3 partzela, Salberdinen iparraldeko lehen fasean martxan jartzea falta zen azken partzela da, errekaren eta trenbidearen artean, hain zuzen ere. Partzela honen esleipenarekin, Salberdin bizitoki berriaren urbanizazioaren lehen faseko zortzi etxebizitza sustapenak martxan jarriko dira. “Atzo bertan izan nuen obrak ikusteko aukera eta nabarmena da lanek erritmo ona hartu dutela eta, dena ondo bidean, datozen bi urteetan Salberdingo iparraldeko eremua oso aurreratuta ikusiko dugu”, baieztatu zuen Udalbatzan Xabier Txurrukak (EAJ-PNV), Alkateak.

Eremuaren ipar-ekialdean (Justo-Enea ondoan) dagoen R3 partzela honetan martxan jarriko diren 52 etxebizitza tasatu hauekin, beraz, martxan jarriko da 2019-2023 agintaldi honetako hurrengo etxebizitza babestuen sustapena izango dena. “Aurreratu diezazueket aurten bertan 52 etxebizitza tasatuak zozkatzeko izen emate zerrenda zabaltzea eta zozketa burutzea aurreikusten dugula”, nabarmendu zuen Txurrukak. 

594 babestutako etxebizitza datozen lau urteetan

“Honez gain, jakitera eman dezaket R3 partzela datozen lau urteetan Zarautzen eraikiko diren babestutako etxebizitza sustapenetatik lehena izango dela. Zarauzko Udalean aurreko agintaldian hirigintza arloan egindako lanaren fruituaren emaitza ikusiko dugu datozen lau urteetan. Izan ere, 2025a bitartean, Zarautzen babes maila ezberdinetako 594 etxebizitza sustapen publiko garatzea aurreikusten dugu: gehiengoa Salberdinen baina baita Lanpardon (Azken Portu) eta Eguzki-Izarran (Iñurritza)”, adierazi zuen Alkateak.

R3 partzelaren salerosketarekin aurten bertan jarriko da martxan 52 etxebizitza tasatuen sustapena; Udalak zati minoritario batean jabetza duen R9 partzelan, alokairuko 92 BOE eraikitzea aurreikusten da; R10, R11, R12 eta R13 partzeletan, Salberdinen baita ere, beste 168 etxebizitza tasatu; R14ean, 122 etxebizitza tasatu eta 3 BOE, guztira 125 babestutako etxebizitza; eta Salberdingo AD partzelan, alokairu sozialera bideratutako 60 apartamendu.

Lanpardon, Azken Portun, Eusko Jaurlaritzaren eskutik, dagoeneko martxan dan Plan Orokorraren aldaketa, beste alokairu sozialerako 25 etxebizitza ahalbidetzeko.

Eta, azkenik, Iñurritza, beste 72 babestutako etxebizitza, Eguzki Izarrako partzelan eraikiko direnak: 36 BOE eta beste hainbeste, 36, prezio tasatuan.

Beraz, Zarauzko Udalak datozen lau urteetan babes sozialeko 85 etxebizitza, 131 babes ofizialeko etxebizitza eta 378 etxebizitza tasatu eraikitzea aurreikusten du. Guztira, 594 babestutako etxebizitza, zarauztarren etxebizitza beharrari erantzun eraginkor bat emango diogu. “2016ean gure lehen etxebizitza plana aurkeztu genuen unetik, Zarautzen 170 babestutako etxebizitzen sustapena martxan jartzea lortu dugu. Lerro honetan lan egiten jarraitu nahi dugu, Zarautzen etxebizitza eskuragarriaren beharra dagoela ohartzen garelako”, burutu zuen Alkateak udalbatzan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010