Eduki publikatzailea
Atzealdea R3 behin behineko zerrendak
SALBERDINGO R3 PARTZELAKO ERREGIMEN BEREZIKO UDAL ETXEBIZITZA TASATUEN ZOZKETARAKO BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK


2021/06/18
Joan den maiatzaren hasieran Salberdingo R3 partzelan eraikiko diren 52 erregimen bereziko Udal Etxebizitza Tasatuen zozketan izen emateko epea ireki zen. Aste honetan itxi da izen emate epea eta 848 zarauztarren eskaerak jaso dira hilabete honetan.
Eskaera guztiak aztertu ondoren, onartutako eta bazterturiko eskatzaileen behin behineko zerrendak argitaratu dira gaur. Zerrenda hauek Zarautz Lurren bulegoan eta Zarauzko Udalaren webgunean aurki daitezke (R3 partzelaren atalean).
Datorren ekainaren 21ean, hamar eguneko epea irekiko da (uztailaren 2ra arte) baztertuek erreklamazioak aurkeztu ahal izateko, bazterketa hori bidegabea dela uste izanez gero. Era berean, antzeman daitezkeen akatsak zuzentzeko eskaera aurkezteko ere baliatu daiteke.
Erreklamazio eta akats zuzenketak egiteko eskaerak Zarautz Lurren bulegoan (Salegi kalea 14) egin beharko dira.
Zozketa datorren hilean zehar gauzatzea da helburu, eta denborarekin jakinaraziko dira zozketa beraren data eta zuzenean jarraitu ahal izateko moduak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010