Eduki publikatzailea
Atzealdea R14 zozketa
R14 partzelaren zozketa
Informazioa
2023/02/15 -> Esleituriko etxebizitzak
Zozketan suertaturiko zenbaki bakoitzari esleituriko etxebizitzen zerrenda argitaratu da.
Zozketa - ESLEITURIKO ETXEBIZITZAK
2023/02/10 -> Zozketako zenbakiak
Zozketan suertaturiko zenbakien zerrenda argitaratu da.
2023/02/9 -> Zozketa
2023/02/3 -> Zozketa deialdia
Salberdineko R14 lursaileko Erregimen Bereziko 92 Udal Etxebizitza Tasatuen zozketa otsailaren 9an, osteguna, gauzatuko da. Zozketa zuzenean jarraitzeko aukera izango da Aritzbatalde frontoian, 18:00etatik aurrera, edo streaming bidez.
Zozketa - ZOZKETARAKO ZENBAKIAK (I eranskina)
Zozketa - ETXEBIZITZEN ZERRENDA (14.2. art.)
Zozketa - ETXEBIZITZEN PLANOA (1º solairua)
Zozketa - ETXEBIZITZEN PLANOA (2º - 4º solairuak)
Zozketa - ETXEBIZITZEN PLANOA (atikoak)
2023/02/2 -> Behin betiko zerrendak
Partaide onetsi eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu dira, eta onarturiko eskaera hauek izango dira jarraian egingo den zozketan sartuko direnak. Datozen egunetan, eskaera bakoitzari ausazko zenbaki bat esleituko zaio, eta hori erabiliko da zozketa bidez sustapeneko etxebizitzak esleitzeko oinarri gisa.
Behin betiko zerrendak - EBAZPENA
Behin betiko zerrendak - ONARTUAK
Behin betiko zerrendak - EZ ONARTUAK
2023/01/16 -> Behin-behineko zerrendak
Partaide onetsi eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira, eta baztertuen kasuan, horretarako arrazoiak azalduko dira. Zerrendak hamar egun baliodunez argitaratuko dira Zarauzko Udaleko iragarkien taulatan eta Udalaren webgunean, baita Zarautz-lurren bulegoan ere.
Hamar eguneko epe horretan (urtarrilaren 17tik 30era), baztertuek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte, bazterketa hori desegokia dela ustez gero. Erreklamazioa idatziz egin beharko da Zarautz Lurren bulegoan, bakoitzaren arrazoiak oinarritzeko egokitzat jotzen diren dokumentu frogagarriekin batera.
Behin behineko zerrendak - ONARTUAK
Behin behineko zerrendak - EZ ONARTUAK
Behin behineko zerrendak - EBAZPENA
INFORMAZIOA
Salberdineko R14 lursaileko Erregimen Bereziko 92 Udal Etxebizitza Tasatuen zozketaren deialdian izen emateko epea ireki da. Eraikina Araba kalean kokatuko da, garai batean Pardo enpresa zegoen tokian, Aritzbatalde kiroldegiaren parean.
Udalaren 2020ko otsailaren 27ko Osoko Bilkurak erabaki zuen, lehiaketa bidez, Salberdin eremuko R14 lurzatiaren salerosketa-kontratua Amenabarri esleitzea. Sustatzaileak dagoeneko aurkeztu du Udalean 92 etxebizitza tasatuen proiektua, eta zozkatuko diren etxebizitzen programa honela banatuta dago:
- Mugikortasun murriztu iraunkorra duten pertsonentzat gordetako 4 etxebizitza, bina logelakoak (etxebizitza egokituak).
- Bi logelako 7 etxebizitza (etxebizitza egokitua ez direnak).
- Hiru logelako 81 etxebizitza.
Etxebizitza guztien gehieneko salmenta-prezioa Udalbatzak 2008ko martxoaren 26an egindako bilkuran erabakitako Udal Etxebizitza Tasatua arautzen duen Ordenantzak arautzen du, bai eta Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko ekainaren 30eko Aginduak ere, babes publikoko etxebizitzen gehieneko prezio eta errentak eta zuzkidura-bizitokien kanona zehazteari buruzkoak.
Udalak Zarautz Lur, S.A. Udal Etxebizitza Bulego Publikoari enkargatuko dio Udal Etxebizitza Tasatuen eskatzaileen zerrenda sortzea. Esleipen-prozeduraren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik, 30 egun naturaleko epea irekiko da ETXEBIDE Babes Publikoko Etxebizitzak Esleitzeko Zerbitzu Publikoan izena emanda dauden pertsonak eta bizikidetza-unitateak zerrendan sartu ahal izateko.
Zerrendan izena emateko, eskatzaileek honako baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:
- ETXEBIDE Babes Publikoko Etxebizitza Esleitzeko Zerbitzu Publikoaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea 2023ko urtarrilak 10eko datarekin.
- EGOITZA: Zarautzen erroldatuta egon beharra, etengabe gutxienez 5 urtez edo, etenaldiekin edo gabe gutxienez 10 urtez egon beharko du erroldatuta bizikidetza-familiako kideren batek.
- ERRENTA: Aintzat hartuko dira 2021ko ekitaldiko diru-sarrera haztatuak, Erregimen Berezian Udal Etxebizitza Tasatuetarako Zarauzko Udal Etxebizitza Tasatuei buruzko Ordenantza Arauemaileek xedatutako gutxienekoaren eta gehienekoaren artean daudela egiaztatzeko. Etxebizitza Tasatuetako onuradunen gehieneko diru-sarrera haztatuak ez dira erregimen orokorrean BOEak lortzeko indarreko gehieneko diru-sarreren 1,3tik gorakoak izango.
Izen ematea
Izen ematea egiteko azken eguna urtarrilaren 2a izango da.
Eskaera orria modu presentzialean aurkeztu daiteke Zarautz-lurren bulegoan (Salegi kalea 14) edo modu telematikoan, Udalaren web atariko egoitza elektronikoaren bitartez (Tramiteak > Erregistro Elektronikoa).
Pertsona edo bizikidetza-unitateko eskaera bakarra onartuko da. Dokumentazio guztia salerosketako kontratu pribatua sinatu baino lehen aurkeztu beharko da.
Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskaera, eskaera-eredu ofizialean aurkeztuko da. Eredu hori eskura egongo da Zarautz-lurren bulegoan (Salegi kalea 14), Amenabarren bulegoetan (Donibane plaza 7), udal webgunean eta sustatzailearen webgunean.
Izen emate prozesuak irauten duen bitartean Zarautz Lurren bulegoaren ordutegia honakoa izango da:
Astelehenetik ostiralera -> 8:30 - 14:30.
Astelehena, asteartea eta asteazkena -> 16:00 - 18:00.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010