Eduki publikatzailea
Atzealdea
Queer Destinations zigilua
Twitter
Whatsapp-en partekatu
ZARAUZKO TURISMO BULEGOAK ‘QUEER DESTINATIONS COMMITTED’ ZIGILUA ESKURATU DU


2023/09/27
Zarauzko Turismo Bulegoak zerbitzuaren kalitatea bermatzen duten zigiluak eskuratzeko eta mantentzeko lanean jarraitzen du. Hala, azkena, Basquetour-ek sustatutako ‘Queer Destinations Commited’ zigilua izan da; alegia, Queer kolektiboarekin sentsibilizatutako helmuga garela ziurtatzen duen zigilua.
Hala, Zarauzko Turismo Bulegoa orientazio sexualagatik edo genero identitateagatik diskriminaziorik egiten ez den espazioa dela ziurtasuna izango dute bisitariek zigilu honi esker; LGTBIQ+ bezero eta kolaboratzaileen integritatea errespetatu eta defendatuko dela; eta, azkenik, langileek ‘Hospitality Meets Diversity’ (Dibertsitatearekin abegitsu) formakuntza jaso dutela.
Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010