Eduki publikatzailea
Atzealdea

Plaza libreak udako ikastaroetan

Twitter

PLAZA LIBREAK ARITZBATALDE KIROLDEGIKO UDAKO IKASTAROETAN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/07/08

Aritzbatalde Kiroldegitik jakinarazi dute 2020 udako ikastaroetan parte hartzeko oraindik plaza libreak daudela. Zehazki, gazteen eskaintzan (12-16 urte) gazte fit astelehen, asteazken eta ostiraletan, 12:00etan eta gazte spinning, astearte eta ostegunetan, 12:00etan. Helduen eskaintzan (16 urtetik gora): Yoga B, astelehen eta asteazkenean, 19:30ean, eta Yoga D astearte eta ostegunetan, 19:30ean; Pilates A astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9:00etan, eta Pilates N astelehenetan 11:30ean; Total Trainning B, astelehen eta asteazkenetan 19:45ean, eta Total Trainning D astearte eta ostegunetan, 19:45ean; Spintonif A astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:30ean; Spinning A, astearte, asteazken eta ostiraletan, 6:45ean, Spinning D astelehen, asteazken eta ostiraletan, 18:00etan, eta Spinning F, astearte eta ostegunetan, 18:00etan; eta Stretching B, ostiraletan 15:00etan.

COVID19 protokolo berezia dela eta, ikastaro guztiak kiroldegiko 2.solairuan eskainiko dira eta sarrera zein irteera Araba kaleko larrialdi eskaileretatik egingo da. Beharrezkoa izango da ikastaroa hasi baina 15 minutu lehenago etortzea eta norberak bere toaila handia eta ur botila ekartzea. Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango da jarduera egiten hasi arte. Takilak eta aldagelak ere erabilgarri egongo dira, aforo mugatuarekin. Ikastaroetan izena emateko 943 00 51 23 telefonora deitu beharko da edo mezu bat bidali kirola@zarautz.eus helbidera.

Frontoiaren hiruhileko erreserba egin daiteke

COVID19aren protokoloak martxan jarraitu bitartean, fitness aretoa, igerilekuak eta frontoiak erabili ahal izateko erreserba bidezko sistema aktibatuta mantenduko da. Zentzu honetan, frontoiaren hiruhileko erreserba egiteko aukera zabaldu da; kasu honetan, uztaila, abuztua eta iraileko hiruhilekoan frontoiaren erabilerak, orduko, 12,70 euroko prezioa izango du, argi gabe, eta 18,40 euro argiarekin. Frontoiaren eguneko erabilera prezioa, orduko, 15,56 euro dira, argirik gabe, eta 20,80 euro argiarekin.

Instalazioen erreserbak online egin daitezke Zarauzko Udaleko web orrian, (www.zarautz.eus) hasierako orrialdean (Aritzbatalde erreserbak), edo 943 00 51 23 telefonora deituz. Zentzu honetan, kiroldegitik gogorarazi dute abonuen inguruko tramiteak martxan daudela. Uztailean abonatuz gero, COVID19-agatik instalazioen aforoa mugatua denez (%50eko aforoa), abonuaren prezioak %50eko hobaria izango du (abonatu berriek zein dagoeneko abonatuak diren erabiltzaile guztiek). Abonatu berriek harreran burutu beharko dituzte tramiteak.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010