Eduki publikatzailea
Atzealdea

Planetaren Ordua

Twitter

ZARAUZKO UDALAK “PLANETAREN ORDUA” EKIMENEAN PARTE HARTZERA DEITU DITU HERRITARRAK

2021/03/24

Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen eta Agenda 21 zinegotziak deialdia egin die zarauztarrei datorren martxoaren 27an, Planetaren Orduan, euren etxeetako argi eta gailu elektroniko guztiak itzal ditzaten ordubetez. "Keinu sinbolikoa da, baina garrantzitsua, aldaketa klimatikoaren arazoaz ohartarazteko. Planeta bakarra daukagu, eta ez dago B planik. Konturatu behar dugu keinu txiki bakoitzak printzipio ekologista bat duela kontuan, eta horren arabera gidatu behar dugula: ‘Globalean pentsatu eta lokalean jardun’. Izan ere, milioika keinu txikirekin, norabide berean, mundua aldatzen lagunduko dugu", adierazi du Vazquezek.

Planetaren ordua mundu mailako kanpaina bat da, 2007an Sidneyn hasi zena, Adena WWFk bultzatuta, klima aldaketaren aurkako borrokaren keinu sinboliko gisa, non 2,2 milioi pertsonak parte hartu zuten. Ordutik, herrialde askok egin dute bat ekimenarekin, eta, 2020an, planeta osoko milioika herritarrek parte hartu zuten euren etxeetako argiak itzaltzen, eta milaka hirik beren eraikin sinbolikoenak itzali zituzten. Zarauzko Udalak hasieratik parte hartzen du ekimen honetan eta aurten ere bat egingo dugu Santa Maria la Real Parrokiako, San Frantzisko elizako, Udaletxeko, Torre Luzeako, Sanz Eneako eta Villa Mundako eraikinetako argiak itzaltzen, martxoaren 27ko 20:30etaik 21:30etara.

Herritar, enpresa edo erakunde gisa bat egitera animatzen zaituztegu www.horadelplaneta.es orriaren bidez.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010