Eduki publikatzailea
ZARAUZKO UDALAK “PLANETAREN ORDUA” EKIMENEAN PARTE HARTZERA DEITU DITU HERRITARRAK
2022/03/24
Planetaren Ordua 2007an Sidneyn sortu zen ekimen bat da, Adena WWFk bultzatuta, eta mundu guztian zabaldu da. Urtero milioika pertsonak eta hirik parte hartzen dute beren eraikin ezagunenetako eta etxeetako argiak itzaliz. Zarauzko Udalak aurten ere bat egin du mundu mailako ekintza honekin, martxoaren 26an, 20:30etik 21:30era, Santa Maria la Real Parrokiako, San Frantzisko elizako, udaletxeko, Torre Luzeako, Sanz Eneako eta Villa Mundako eraikinetako argiak itzaliz.
Gloria Vazquezek (PSE-EE) Agenda 21 eta Ingurumen departamentuetako zinegotzia, Planetaren Ordua ekimenean hasieratik parte hartzea bultzatu duenak, nabarmendu duenez, “klima-aldaketa geldiarazteko jardun beharraren garrantziaz ohartarazteko ekintza da hau. Zarauztarrak mundu osoko hiri, erakunde eta elkarteekin bat egitera animatzen ditugu, ordu horretan beren etxeetako argiak eta etxetresna elektrikoak itzaliz”.
Vazquezek gogorarazi duenez, “ekintza honek garrantzi handiagoa hartzen du aurten, elektrizitatearen eta gasaren prezioek maximo historikoak lortzen ari direnean. Beharrezkoa da trantsizio energetikoa egitea, eguzki-energia eta beste energia berriztagarri batzuk sustatzeko eta CO2-aren emisioak murrizteko.
“Planeta bakarra dugu, ez dago B planetarik. Komunitate zientifikoaren txostenek ohartarazi digute premiazkoa dela klima-aldaketa geldiarazteko neurriak hartzea, egoera gero eta larriagoa baita".
Ekimenari buruzko informazio gehiago: www.horadelplaneta.es
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010