Eduki publikatzailea
Atzealdea

Photomuseomari dohaintza

Twitter

PHOTOMUSEOMARI ARGAZKIGINTZAKO MATERIALAK DOHAINTZAN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/03/06

Iñaki, Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da. Gorbeiari eta euskal mendizaletasunaren historiari buruzko gaietan espezializatutako etnografoa, "Ugaoko Burdin Hesia" memoria Historikoaren Elkarteko presidentea, baita ere "Udiarragako Ama Birjinaren Kofradiakoa" eta "Bizkaiko Ermiten Lagunak" BEL elkartekoa ere.


Kultura zabaltzeko egindako lanagatik ezaguna dugu, hitzaldiak eta arte eta historia buruzko bisitak gidatuak maiz antolatzen ditu.


Halaber, maiz kolaboratzen du hainbat hedabidetan, eta bereziki ezagunak dira irrati-
Kultur dibulgazio lan guzti horietan, argazkigintza oso presente izan du Iñakik.


Oraingoan, ordea, Iñaki Garcia Uribek bere argazki-makina eta bestelako tresnak Zarauzko Photomuseumari dohaintzan ematea erabaki du, argazki kamera eta aparatuetan erreferentziazko zentro espezializatua baita. Iñakik dohaintzan emandako 300 piezatik gora (kamerak, objektiboak, flashak, laborategiko materiala, fokuak...) zarauztar museoak zaintzen eta publikoari erakusten dizkion argazki bilduma zabalari gehituko zaizkio.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010