Eduki publikatzailea

Atzealdea Pepe Txabilloren gomazko erraldoia aurkeztu da

Twitter

PEPE TXABILLOREN GOMAZKO ERRALDOIA AURKEZTU DU ZARAUZKO UDALAK

2020/06/23

San Pelaio jaiak gertu ditugula, Zarauzko Udalak omenaldi berezia eskaini nahi izan dio Pepe Txabillori. 89 urte zituela, otsailean zendu bazen ere, udalak bi urte zeramatzan Txabilloren gomazko erraldoia prestatzen. 2018.urtean, udalak Zarauzko bi erraldoien gomazko erreplikak kaleratu zituen: gizonezko arpoilariarena eta emakumezko baserritarrarena baina beste batzuen artean, Txabillorena falta zen.

Xabier Txurruka, Zarauzko Alkatearen esanetan: “Txabillo oso ezaguna eta maitatua zen herrian. Erraldoiekin lanean eta jolasean ibili izan zen beti eta buruhaundia ere izan zen. Zarauzko Turismo Bulegoan herriko haur askok eskatu izan dute beti Txabilloren panpina. Eta eskaera errealitate bihurtu da gaur”.

Alkatea bera, Ixidor Larrañaga Turismo zinegotzia, Ruben Platero egilea eta Pepe Txabilloren senide eta lagunek, gomazko erraldoia aurkeztu dute Merkatu Plazan. 

Aurreko panpinak bezala, Ruben Platero nafarrak egin du: “Ohore bat izan da horrelako pertsona baten panpina egitea” adierazi du. 

Erraldoiak gaurtik aurrera egongo dira salgai Zarauzko Turismo Bulegoan, 13 euroko prezioan. Guztira 500 ale kaleratuko dira.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010