Eduki publikatzailea

Atzealdea Ostatu turistikoak saio irekia

Twitter

ASTELEHENEAN OSTATU TURISTIKOAK ARAUTZEKO ZHAPOAREN ALDAKETAREN INGURUKO SAIO IREKIA IZANGO DA

2026/11/05

Joan den irailean, udalbatzarrak Zarauzko HAPOren aldaketa bat onartu zuen, herriko turismo-ostatuko jarduerak arautzeko. Aldaketa honek hainbat murrizketa ezartzen ditu, turismo garapenaren eta herritarren bizi-kalitatearen arteko oreka bilatzeko, bai eta hiri-ingurumena eta etxebizitza eskuratzeko eskubidea babesteko ere.

Aldaketa honen bidez, besteak beste, saturazio-indize bat ezartzen da, 100 biztanleko dauden turismo-plazen kopuruaren arabera, eta indize hori gainditzen bada, turismo-ostatuen eremu saturatutzat jotzen da.

Aldaketa jendaurrean ikusgai dago, herritarrek ekarpenak eta proposamenak aurkezteko aukera izan dezaten, azaroaren 16ra arte.

Aldaketaren nondik norakoak herritarrei azaltzeko, astelehenean, azaroaren 9an, 18:00etan, saio ireki bat egingo da interesa duten pertsonentzat. Bilera Etxezabalako bilera gelan izango da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010