Eduki publikatzailea
Atzealdea Osasunaren sustapena eta adikzioen prebentzioa
Osasunaren sustapena eta adikzioen prebentzioa
Kontaktua
Helbidea: Zigordia kalea, 33
Telefonoa: 943 00 51 27
E-maila: prebentzioa@zarautz.eus
Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.
Informazioa
Informazioa eta orientazioa
Arlo honen helburu nagusia osasunaren sustapena eta adikzioei aurre egitea da. Informazio zerbitzua eta orientazioa telefonoz, e-mailez edota zerbitzura zuzenean etorrita egin daiteke.
Norentzat:
- Seme-alaben jarrerarekin eta kontsumoarekin kezkatuta dauden familientzat.
- Osasunaren sustapena edo/eta adikzioak sortzen dituen arazoak landu nahi dituzten ikastetxeentzat edo irakasleentzat.
- Adikzioekin eta drogen kontsumoekin kezkaturik dagoen edonorentzat eta prebentzio mailan osasunaren sustapenean ekintzak antolatu nahi dituen edozein taldeentzat edo elkarteentzat.
- Adikzioei buruz informazioa nahi duen edo behar duen edonoretzat
- Arlo honetan kezka edo zalantzak dituen edonorentzat.
Prebentzioa eta osasunaren sustapena familian:
Familiei informazio, formazio eta orientazioa eskaintzen diegu. Horretarako urtean zehar hitzaldiak, ikastaroak edo tailerrak antolatzen ditugu seme-alaben heziketarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko eta osasunaren sustapenerako.
Prebentzioa eta osasunaren sustapena eskolan:
Zarauzko ikastetxeekin elkarlanean, osasun hezkuntza eta baloreak sustatzeko zenbait programa ditugu eskoletan. Programa horiekin ikasleengan jarrerak, baloreak eta prebentzio-gaitasunak lantzen dira.
Jai eremuko prebentzioa
Jai eremuan ematen diren droga-kontsumoari lotutako arriskuak murrizteko egiten diren esku hartzeak dira.
Adikzioen prebentziorako Zarauzko tokiko plana
Adikzioak herritarren kezka dira, eta gaur egun, alarma egoerak behera egin badu ere, gai garrantzitsua izaten jarraitzen du. Zarauzko Udalak, adikzioen prebentzioa lantzeko eta pertsona guztien bizimodu osasuntsuak sustatzeko konpromisoa du, eta horretarako Adikzioen Prebentziorako IV. Tokiko plana indarrean du.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010