Eduki publikatzailea

Atzealdea Orokieta patio berria

Twitter

OROKIETAKO PATIO BERRIA HERRI GUZTIARENTZAT ZABALIK EGONGO DA ASTELEHENETIK AURRERA

2024/09/20

Uda honetan gauzatu den berrikuntzaren ondoren, Orokieta Herri Eskolako Haur Hezkuntzako ikasleek jada euren patio berriaz gozatzeko aukera izan dute ikasturte berri honetan.

Aurreko legealdian Lehen Hezkuntzako eraikinean egin zen modu berean, berdintasunean eta jasangarritasunean oinarritutako patio berria eraiki du Zarauzko Udalak Haur Hezkuntzako eraikinean. Espazio berri honen proiektua Orokieta Herri Eskolako langile, ikasle eta guraso elkartearen artean sortu zen eta Udaleko Hezkuntza eta Herrilan departamentuek elkarlanean gauzatu dute obra. Obra honetan gauzatutako guztizko inbertsioa 149.675,97 eurokoa (BEZ barne) izan da.

Orain, behin jolaslekua amaituta, Herri Eskolako ikasleez gain, zarauztar orok gozatu ahal izango du bertako eremu eta jokoez. Astelehenetik aurrera, Haur Hezkuntzako eraikineko patio berri zabalik izango da 9:00etatik 19:00etara, astegun, asteburu eta jaiegunetan, eskola orduetatik kanpo.

“Herri Eskolako instalazioak hobetzeaz gain, herritar guztientzako eskuragarri egongo den aisialdi azpiegitura paregabea da hau”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza zinegotziak. “Herritar guztiei gonbitea egiten diet patio berri honetaz gozatzera, betiere, bertako espazio eta jokoekiko errespetua erakutsiz eta hauei erabilera egokia emanez”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010