Eduki publikatzailea

Atzealdea Orga Lehiaketa 2026

Twitter

EUSKAL JAI EGUNEKO ORGA LEHIAKETA

2026/09/03

Euskal Jai eguna ate joka dugu eta, urtero bezala, Udalak Orga lehiaketa antolatu du irailaren 9an. Azken urteetako ildotik jarraituz, 2.300 € banatuko dira sarietan, era honetan banatuta:

•    1 saria -> 500 euro.
•    2. saria -> 300 euro.
•    3. saria -> 200 euro.
•    Gainerakoa, hau da, 1.300 euroko diru-poltsa epaimahaiaren iritziz nahikoa maila ematen duten gainerako parte hartzaileen artean banatuko da, eta ez da izango 150€ baino gehiagokoa.

Zarautzen erroldatutako edonork har dezake parte. Horretarako, Turismo, Ekitaldi eta Jaietako  Departamentuan (Kale Nagusia 30  -  Turismo bulegoa) eman behar da izena. Epea 2026ko irailaren 8an bukatuko da, 13:00etan.

Orga lehiaketaren inguruko informazio guztia oinarrietan edota Turismo Bulegoan eskura daiteke.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010