Datorren irailaren 9an, Euskal Jai Egunean, urteroko Orga Lehiaketa ospatuko da. Zarautzen erroldatutako edonork parte har dezake, horretarako, Turismo, Ekitaldi eta Jaietako departamentuan (Kale Nagusia, 30 – Turismo Bulegoa) eman behar da izena. Izena emateko epea irailaren 8an, 13:00etan amaituko da.
Gaia, beti bezala, librea izango da, baina euskal kulturarekin edo Euskal Jaietako ohiturekin zerikusia izango du.
Lehiaketako gainontzeko baldintza eta betebeharrak oinarrietan kontsulta daitezke.