Eduki publikatzailea
Atzealdea Orainmenean bertso saioa
“ORAINMENEAN” BERTSO SAIOA ANTOLATU DU EMAKUMEEN* ETXEAK


2023/06/12
Zarauzko Emakumeen* Etxeak "Orainmenean" bertso saioa antolatu du ekainaren 15erako, 18:30etik 19:30era, Emakumeen* Etxean.
Bertsolaritzan beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. Hala ere, iritsi zaizkigun izen handi horien atzean arakatuz gero, hainbat eta hainbat plaza-andreren arrastoak agertzen dira. Horregatik, Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ahalegina egin du bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori zalantzan jartzeko eta bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridazteko, ikusezin izandakoak ikusaraziz. Emakumez osatutako bertso-saio honetan, bertsolariek genealogia horren parte diren datuak eta gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntu. Gainera, berridatzitako historiaren mugarri ezberdinetan oinarritutako irudiak egongo dira erakusgai.
Saio honetan arituko diren bertsolariak Alaia Martin Etxebeste, Miren Amuriza Plaza eta Uxue Alkorta Iturbe izango dira eta Amaia Agirre Arrastoa izango da gai-jartzaile lanetan.
Sarrera doakoa izango da, eta aforoa mugatua izango denez, nahi duenak lekua gorde dezake bide hauetatik:
• Emakumeen* etxean (Nafarroa kalea 3).
• Telefonoz: 943 005 136.
• Emailez: emakumeen-etxea@zarautz.eus.
Informazio gehiago: https://www.emakumeenetxea.zarautz.eus/eu/-/-orainmenean-bertsolaritzaren-genealogia-feministak.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010

