Eduki publikatzailea
Atzealdea OHZ Ordainketa 2026
UZTAILAREN 1EAN AMAITUKO DA ONDASU HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAREN BORONDATEZKO ORDAINKETA EGITEKO EPEA


2026/06/19
Urtero bezala, Udalak Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ordaintzeko epea zabaldu du. Borondatez ordaintzeko epea uztailaren 1a bitartean egongo da zabalik.
Ordainketa helbideratuta daukaten herritarrei ordainagiriak zuzenean kobratuko zaizkie kontu korrontetik epearen azken egunean, uztailaren 1ean.
Helbideratu gabeko ordainagiriak, aldiz, posta bidez bidali dira zergadunen adierazitako zerga-helbideetara, eta jarraian adierazten diren moduetan ordaindu ahal izango dira:
- Udalaren web orrian: www.zarautz.eus (Nire Ordainketa bidez).
- Bankuetan, posta bidez bidalitako ordainagiriak aurkeztuz, edota kutxazain automatikoetan.
- Kutxazain automatikoa, zerbitzua duten erakundeetan.
- Herritarren Arreta Zerbitzuan – HAZ (Kale Nagusia 29 – 943 00 5100).
Borondatezko kobrantza-epean ordaindu ez diren zorrak premiazko prozeduraren bitartez ordainaraziko dira eta errekargua izango du.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
