Eduki publikatzailea

neurriak eguneratuta

Twitter

EGUNERAKETA: ZARAUZKO UDALAK HARTUTAKO NEURRIAK KONFINAMENDUTIK ATERATZEKO 0 FASERAKO

2020/05/01

Apirilaren 30eko SND/380/2020 Agindua argitaratu ondoren (COVID-19k eragindako osasun-krisialdian aire zabalean jarduera fisiko ez-profesionala egiteko baldintzei buruzkoa), ohar hauek dira nagusiki kontuan hartu beharrekoak Zarautzen:

 

 Helduak: 14-70 urte:

Jardueraren ordutegia: 06:00-10:00 eta 20:00-23:00

Bakarkako kirola egin ahalko dute edo herritik paseatu: korrika, bizikletan, surfean... Uretako kirolak praktikatu ditzakete, baina hondartzako bainua ez dago baimenduta.

Etxetik kilometro bateko tartean paseatu behar dute. Kirola egiteko muga, udalerria izango da.

Kirol-instalazio irekiak erabil ditzakete.
Udalak helduen kirol praktikarako frontoiak eta skate park zabaltzea erabaki du. Ikastetxeetako kirol-instalazioek itxita jarraituko dute.

Kirola egiteko EDO paseoarako EGUNEAN BEHIN ahalko da etxetik atera eta ez da denbora mugarik izango.
Ibiltariak etxe bereko beste pertsona batekin joan daitezke (2 pertsona gehienez)

Besteekiko segurtasuneko gutxieneko distantzia mantendu beharko da: 2 metro.

 

Haurrak (14 urte azpikoak)

Jardueraren ordutegia:12:00-19:00

Gehienez 3 haur eta beti heldu batekin.

EGUNEAN BEHIN eta ORDU BETEZ atera ahalko da etxetik.

Leku irisgaitzak: haur-parkeak eta kirol-guneak (eskola-kantxak, frontoiak, Salbideko kantxak, kiroldegi ondoko kantxa...)
Hondartza jolaserako irekita egongo da (ezin da itsasoan bainatu)
Besteekiko gutxieneko segurtasun-distantzia mantendu beharko da: 2 metro.


Adinekoak (70 urtetik gorakoak)

Jardueraren ordutegia: 10:00-12:00 eta 19:00-20:00

Laguntzaile batekin atera daitezke.
Besteekiko gutxieneko segurtasun-distantzia mantendu beharko da: 2 metro.

Etxetik kilometro bateko tartean paseatu behar dute, EGUNEAN BEHIN, eta ez dute denbora mugarik izango paseorako.

 

Maiatzaren 2an deseskaladaren "0 fasea" hastear dela, Udalak biztanleriaren osasuna zaintzeko erabaki hauek hartu ditu:

Getaria bideko pasealekua itxiko da, Narros zubian oharrak jarri eta Aiten-Etxe parean itxiko da.

Biotopoa eta dunaren inguruko egurrezko pasabidea itxita daude. Oraingoz itxita jarraitiko dute.

Iturri publiko guztiak itxiko dira

Azoka plazako eta frontoi txikiko komunak itxiko dira.

Komun autogarbigarriak irekita egongo dira.

Helduen kirol praktikarako ordutegian frontoiak eta skate parka irekiko dira. Pilotalekuetan abisuak jarriko dira haurrek beren ordutegian erabili ezin dituztela adierazteko.

 

 Oharrak:

Haurrek ezin izango dute kirola egitera irten helduen ordutegian. Ezin izango dute uretara surf egitera sartu.

Animalien Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak (Estatuko Gobernua) argitaratutako informazio ofizialaren arabera, txakurrarekin batera kirola egin eta paseatu daiteke (haurren paseoak barne).

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010