Eduki publikatzailea
Atzealdea Nazioarteko Ahotsak 2025
BIHAR HASIKO DIRA AURTENGO NAZIOARTEKO AHOTSAK EKIMENEKO KONTZERTUAK


2025/10/20
Tolosako Abesbatza Lehiaketaren atarian, Nazioarteko Ahotsak ekimenaren edizio berri bat aurkeztu da. Tolosako lehiaketaren baitan, parte hartzen duten abesbatzak inguruko herrietan hartzen dute ostatu eta horietako batzuk Zarautzen izaten dira.
Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak azaldu duen moduan, “Udalaren izenean, eskerrak eman nahi dizkiot Zarautz Abesbatzari antolakuntzan egindako lanagatik eta, gure aldetik, gustura jarraituko dugu elkarte honek antolatzen dituen ekitaldi eta ekimenak laguntzen”.
Testuinguru honetan, Zarauzko Udalaren eta Zarautz Abesbatzaren elkarlanaren ondorioz, herrian dauden talde hauen emanaldiak antolatzen dira. Aurtengo kasuan, nazioarteko punta-puntako bost abesbatzen kontzertuez gozatzeko aukera izango dugu Zarautzen:
- Urriak 21, asteartea -> Sola Youth Choir (Letonia).
- Urriak 26, igandea -> Skovodora Choir (Polonian egoitza duen ukrainiar taldea).
- Urriak 28, asteartea -> Balsis Youth Choir (Letonia).
- Urriak 30, osteguna -> Yumecan Choir (Japonia).
- Azaroak 2, igandea -> Anima Solla (Letonia).
Kontzertuak Frantziskotarren elizan izango dira, azaroaren 2koa ezik, Santa Klarako elizan izango dena. Sarrerak kontzertua baino ordubete lehenago jarriko dira eskuragarri, 5 euroan (3 euroan Zarautz Abesbatzaren lagunentzat), kontzertuaren atarian.

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
