Eduki publikatzailea

Atzealdea Nazioarteko Ahotsak 2021

Twitter

LAU ABESBATZEN KONTZERTUEZ GOZATU AHAL IZANGO DA AURTEN NAZIOARTEKO AHOTSAK EKIMENAREN BAITAN

2021/10/21

Urriaren 27an emango zaio hasiera Nazioarteko Ahotsak ekimenari. Pasa den urtean antolatu ezin ostean, aurten nazioarteko lau abesbatzen kontzertuez gozatu ahal izango da Zarautzen.

Nazioarteko lau abesbatza hauek Tolosako Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko dute, eta Zarautzen izango dute haien elkargunea lehiaketa amaitu bitartean. Honela, lau taldeek gure udalerrian egingo dituzte entseguak. Aurreko urteetan, esaterako, Modelo Aretoan, Musika Eskolan, Villa Mundan edota Zarauzko kaleetan zehar egin izan dituzte entsegu hauek.

"Zarauzko herriarentzat ekimen garrantzitsua da Nazioarteko ahotsak, eta Udalak horregatik babesten du ekimen hau eta dituen baliabideak ekimenaren alde jartzen ditu" adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultur zinegotziak. "Nazioartetik datozen lau abesbatza hauek herria musikaz jazten dute aste horretan, eta zarauztarrek kalitatezko lau kontzertu entzuteko aukera izango dute".

Kontzertzuak Frantziskotarren parrokian izango dira eta hau izango da egutegia:

URRIAK 27, ASTEAZKENA (20:30): Missouri State University Chorale (AEB).
URRIAK 30, LARUNBATA (12:30): Sofia Vokalensemble (Suedia).
URRIAK 31, IGANDEA (20:00): Coro de Jóvenes de Madrid (Espainia).
AZAROAK 2, ASTEARTEA (20:00): VoNo ahots taldea (Suedia).

Kontzertu hauetarako sarrera Frantziskotarren eliza atarian erosi ahal izango dira 5€-tan (3€ Zarauzko Abesbatzako lagunentzat).

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010