Eduki publikatzailea

Atzealdea Narroseko jaiotza abenduaren 7an

Twitter

NARROSEKO JAIOTZA ABENDUAREN 7AN IREKIKO DA

2020/12/04

Datorren abenduaren 7an, astelehenean, Narroseko jaiotza zabalduko da Zarautzen. COVID-19ak sortutako pandemia dela eta, kutsadurak saihesteko, aurten sarrera Munoatik izango da eta irteera Nafarroa kaletik.

Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziaren esanaten, “bizitzen ari garen egoera dela eta, jaiotza norabide bakarrean ikusi ahal izango da aurten, distantziak mantenduz, gurutzaketak eta kutsadurak ekiditeko. Gainera, oinezkoen segurtasuna bermatzeko, Nafarroa kaleko irteeran itxitura bat jarriko dugu, errepidea oso gertu dago eta. Zarauztar guztiak jaiotza ikustea gonbidatzen ditugu, segurtasun eta distantzia neurriak mantenduta, gabon giro honetaz gozatzeko aukera izango dute”.

Ordutegia ondorengoa izango da: 11:00etatik – 14:00etara eta  17:00etatik-21:00etara.

Urtero bezala, “eszenak” egongo dira egunean hirutan (musika eta argi girotuarekin figuren funtzio txiki bat ikusteko aukera). Ondorengo ordutegian izango dira: 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean.

Javier Iceta, jaiotzaren muntaiaren arduradunak adierazi duenez, "arduratsuak izatea eta zentzuz jokatzea eskatzen diegu herritarrei, pilaketak eta kutsadurak saihesteko. Jaiotzari dagokionez, aurten ez da animalia bizirik egongo. Figura batzuk hobetu eta zaharberritu dira ".

 

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010