Eduki publikatzailea

Atzealdea Nafarroa Gipuzkoa Biribilgunea

Twitter

HASI DIRA NAFARROA ETA GIPUZKOA KALEAK BATZEN DIREN GUNEAN BIRIBILGUNEA ERAIKITZEKO LANAK

2023/09/08

Aste honetan abiatu dira Iñurritzan, Nafarroa eta Gipuzkoa kaleek bat egiten duten gunean, biribilgune berria eraikitzeko lanak. Biribilgune hau Iñurritza martxan dauden urbanizazio lanen baitan gauzatuko da.

Bi erreiko biribilgune honek hiru irteera (Gipuzkoa, Nafarroa ekialdea eta Nafarroa mendebaldea) eta lau sarrera (Gipuzkoa, Nafarroa ekialdea, Nafarroa mendebaldea eta Sorginmuño bidea) izango ditu.

Biribilgune berri honen urbanizazio lanek 6 hilabeteko inguruko iraupena izango dute. Lanek irauten duten bitartean, Gipuzkoa kaleko azken zatia, Surtidorearen parean, trafikoari itxiko da eta Nafarroa kaleko trafikoa Zinkunegi eta Etxebeste kaleetatik bideratuko da.

Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak adierazi duen moduan, “Udaletxetik, lanek irauten duten bitartean, Nafarroa kaleko pasabidea uneoro zabalik mantentzeko lan egingo dugu”. “Behin amaituta, biribilgune berria gune honetako segurtasuna eta trafikoaren arintasuna hobetuko ditu. Gainera, lan hauen baitan, etorkizunean Iñurritzan izango diren aparkaleku publiko zein pribatuetara sarrerak ere gauzatuko dira”.

Garraio publikoan izango duen eraginari dagokionez, Hiribusaren bi geltoki tokiz aldatuko dira probisionalki lanek irauten duten bitartean. Iñurritzakoa, Maria Etxetxiki eta Nafarroa kaleen arteko bidegurutzera aldatuko da eta Pontarlierkoa, aldiz, Mollarri eta Nafarroa kaleen bidegurutzera.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010