Eduki publikatzailea

Atzealdea Nafarroa 49 bilera irekia

Twitter

NAFARROA 49 LURZATIARI DAGOKION ZHAPOAREN ALDAKETA PUNTUALAREN INGURUKO SAIO IREKIA EGINGO DA AZAROAREN 26AN

2025/11/20

Udalbatzarrak, bere urriko ohiko saioan, hasierako onespena eman zion Zarauzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aldaketa Puntualaren dokumentuari, 19.1 eremuko (OD Talaimendi) Villa Elizabeth lurzatiari eta lurzoru urbanizaezineko 1. poligonoko 9. lurzatiari eragiten diona.

Iragarkia prentsan eta 2025eko azaroaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, jendaurreko informazioaren izapidea ireki da hilabeteko epean, abenduaren 11ra arte, egun hori barne.

Proposamen honen inguruan informazio gehiago izateko, herritarrekin saio ireki bat antolatu da azaroaren 26an, asteazkenean, 18:30ean, Etxezabalako beheko solairuko aretoan. 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010