Eduki publikatzailea
Atzealdea Museoa bisitak
ZARAUZKO ALDE ZAHARRA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUAK GAUR HASI DIRA


2022/07/01
Udaldiaren etorrerarekin batera, Zarauzko Arte eta Historia museoak Zarauzko alde zaharra ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko ditu urtero legez.
1237an Fernando III erregeak Zarautzi hiri-gutuna eman zion. Harresirik gabeko hiribildua izatean, Zarautz hainbat dorre formatuko etxez baliatzen zen herriko sarrera eta irteera puntuak kontrolatzeko.
Ordubete irauten duen bisita gidatu hau betiko Zarautz eta bere historia ezagutzeko modu aparta da. Zarauzko alde zaharreko eraikin nagusiak eta herriko historiaren gune garrantzitsuenak ezagutuko dira.
Elkargunea museoan bertan izango da, Santa María la Real parrokiaren ondoan dagoen kanpandorrean, 1. solairua.
Zarauzko Alde Zaharrera bisita gidatuak:
- Uztaila eta abuztuan: asteartetik larunbatera 11:30ean.
- Prezioa: 2.50 €/pertsonako. Erreserbapean, plaza mugatuak.
Museoaren ordutegia uztaila eta abuztuan:
- Astelehenak itxita
- Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16.00-18:00
- Igande eta jaiegunetan: 16:00-18:00
Erreserba egiteko eta informazio gehiagorako:
ZARAUZKO ARTE ETA HISTORIA MUSEOA
Elizaurre 1 - 943 83 52 81
info@menosca.com - www.menosca.com
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010