Eduki publikatzailea
Atzealdea

Munduko Begiak Udala

Twitter

MUNDUKO BEGIAK ERAKUNDEA ZARAUTZEN IZAN DA UDALARI EUREN AZKEN PROIEKTUEN BERRI EMATEN

2022/11/24

Aste honetan Zarauzko Udalak Munduko Begiak GKEaren bisita jaso du. Bilera honetan, erakundeak aurrera daramatzan proiektuen inguruan berri eman diote Munduko Begiakeko ordezkariek Udaleko Kooperazio zinegotzi den Patxi Elolari (PSE-EE).

Bi erakundean elkarlanean ibili dira 2018az geroztik. Gobernuz Kanpoko Erakunde honek begiko gaixotasunak sendatzeko, oftalmologia kontsultak eramaten ditu hegoaldeko herrialde pobretuetara, batez ere Afrikara.

Munduko Begiak Zarauzko GKEn koordinadoraren parte da eta, munduan zehar dauzkan proiektuez gain, Zarautzen ere antolatzen ditu sentsibilizaziorako ekimenak, esaterako ‘Inhambaneko Begiak’ erakusketa antolatu zuten duela urte batzuk.

2022 honetan, Maliko Mopti eskualdean ibili dira, eragotz daitekeen itsutasunaren prebentzioa eta tratamendua egiten. Kasu honetan, Zarauzko Udalak, proiektuaren % 36a finantzatu du.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010