Eduki publikatzailea

Mugikortasunaren Europako Astea 2023

Twitter

ZARAUTZEK BAT EGINGO DU MUGIKORTASUNAREN EUROPAR ASTEAREKIN LARUNBATEKO TXIRRINDULARI TXIKI EGUNEAN

2023/09/13

Irailaren 16etik 22ra ospatuko da aurtengo Mugikortasunaren Europako Astea eta hainbat udal eta erakundek bat egingo dute ekimen honekin. Aste honen helburua da gizartea jasangarriagoak diren garraioen inguruan kontzientziatzea.

Zarautzek ere bat egingo du ekimen honen helburuekin eta larunbat honetarako XXII. Txirrindulari Txikien Eguna antolatu du Zarauzko Zikloturista Elkartearekin elkarlanean. Ekitaldi honen baitan, giro lasaian, haur eta gazteei zuzendutako bizikleta martxa bat egingo da Salbideko jolas parketik hasi eta herriko erdiguneko kaleetan barrena joango dena, 2,5 kilometroko ibilbidea osatuz.

Ondoren, partehartzaileentzako hamaiketakoa eta opari zozketa izango da.

Bizikleta konponketa tailerra

Mugikortasunaren Europar Astearen markoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, bizikleta konponketa tailerra ere izango dugu Lege Zaharren enparantzan, irailaren 20an, 15:00etatik 21:00etara.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010