Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasunaren Astea

Twitter

HAINBAT EGITASMO DAKARTZA MUGIKORTASUNAREN ASTEAK ZARAUTZERA

2021/09/15

Datorren irailaren 16tik 22ra Mugikortasunaren Astea ospatuko da Europa guztian, eta Zarautzek ere bat egingo du iniziatiba honekin aste honetan zehar. Aurtengo Mugikortasun Astearen leloa ‘Mugitu jasangarri, izan osasuntsu’ da, eta bi kontzeptu hauek lantzeko Zarauzko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu egitasmoaren baitan. “Espero dut jendea parte hartzera animatzea eta, etorkizunean, guztiok elkarlanean jarraitzea oinezkoekiko errespetu handiagoa eta jasangarriagoa izango den Zarautz baten bila” adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak.

Iaz bertan behera utzi behar izan zen egitasmo bat berreskuratuko da aurten. Eskola bideak berriz ere martxan jarriko dira ikasleak herriko ikastetxeetara taldean joan daitezen sustatzeko, era honetan hauen segurtasuna areagotuz.

Ildo honetan, mugikortasuna eta segurtasuna uztartuz, ekimen gehiago jarri dira martxan. Pasa den ikasturtean zehar Zarauzko Udaltzaingoaren Mugikortasun Seguruko agenteak herriko hezkuntza zentroetan Powels Testa egin dute 1.600 ikasle ingururekin. Lovainako Unibertsitateak diseinaturiko test honek norbanakoek bizikletan ibiltzeko gaitasuna proban jartzen du eta, Mugikortasun Astearen baitan, test hau egiteko aukera izango da Malekoian larunbat honetan, 12:00etatik 13:30etara.

Honez gain, goizeko lehen orduetan ikastetxeetara bizikletan joaten diren gazteen segurtasuna indartzeko, Mugikortasun agenteak Zarautzen Batxilergoa ikasten ari diren ikasleekin tailerrak egingo dituzte, bizikletan eraman beharreko argien garrantzia lantzeko, eta Udalak ikasle guzti hauei euren bizikletan jartzeko argiak emango dizkie.

Azkenik, Irailaren 22an, asteazkena, ‘Kotxerik Gabeko Eguna’ ospatuko da Europan zehar. Egitasmo honen helburua oinezkoentzako bideak irabaztea da eta Zarautzen ekimen hau 25 eta 26ko asteburuan zehar indartuko da. Honela, datorren asteburuan Alde Zaharreko hainbat kale ibilgailuentzat itxita egongo dira.

Honekin batera, oinezkoentzako bideak irabazteaz gain, kaleari bizitza gehiago eman nahi dio egitasmo honek, eta horretarako, komertzioen kalean daukaten presentzia sustatuko da.

“Eskerrak eman nahi dizkiet Mugikortasun-talde osatzen duten agente eta gainerako Udaltzaingoko agente guztiei, bai Mugikortasun Astean eta baita urte guztian zehar egindako lan guztiarengatik, eta animatu nahi ditut elkarrekin eta profesionaltasunez lan egiten jarrai dezagun, emaitzak ikusten ari baikara jada” amaitu du Basurkok.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010