Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikortasun Plana

Twitter

ZARAUZKO UDALAK MARTXAN JARRI DU HIRI MUGIKORTASUN IRAUNKORRAREN PLANAREN PROIEKTUA

2021/12/29

Zarauzko Udalak agindu berri du Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planaren erredakzioa. Plan horrek, Udal Energia Planarekin batera, Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren barruan, datozen urteetan garatu beharreko bi ardatz garrantzitsuenetarikoak osatzen ditu.

Planaren erredakzioa mugikortasun-gaietan espezializatutako eta jarduera-eremu honetan proiektu asko gauzatu dituen INGARTEK enpresak egingo du. Kontratazioaren zenbatekoa 17.908 €-koa da (BEZa barne), eta prozesuak gutxi gorabehera 4 hilabete iraungo du, herritarrekin partekatu eta Osoko Bilkuran onartu aurretik. Une honetan, proiektuaren lehen fasean da proiektua, informazioa biltzen, eta, ondoren, mugikortasunaren arlo bakoitzaren, eta euren arteko bizikidetzaren, jarduera-jarraibideak zehazten ari dira. Planaren helburuak eta helburu horiek lortzeko proposamenak eta ekintzak ere ezarriko dira. Helburuen artean, logikoa denez, honako eremu hauetan hobekuntza lortzea egongo dira: zirkulazioa, hiriguneko trafikoa murriztea, aparkalekuak hobetzea, bide-segurtasuna hobetzea trafikoa motelduz, norabideak berraztertzea, sentsibilizazioa...

“Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana ezinbestekoa bihurtu da edozein Udaletan, etorkizuneko garapen jasangarriari begira eta 2030 Agendari balioa emateko”, azaldu du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak. “Gure kasuan, Zarautz 2030 proiektuaren barruan, Mugikortasun Plan honen lotura zuzena izango luke hiru GJH hauekin (Garapen Iraunkorrerako Helburuak): 3 (osasuna eta ongizatea), 11 (hiri eta komunitate jasangarriak) eta 13 (klimaren aldeko ekintza)”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010