Eduki publikatzailea

Atzealdea Mugikorra hitzaldiak

Twitter

MUGIKORREN ERABILERAREN INGURUKO HIRU HITZALDI ESKAINIKO DITU UDALAK

2024/04/08

Gaur egun mugikorraren erabilerak gora egin du gazteen artean eta gero adin txikiagotan hasten dira teknologia berri hauek erabiltzen. Erabilera positiboen artean, batzuetan izaten dira mota honetako gailuen erabilera oker eta arriskutsuak.

Honen inguruan hitz egiteko, datozen egunetan, hiru hitzaldi eskainiko dira Etxezabala eraikineko aretoan (Kale Nagusia, 29):

-    Apirilak 9 -> MUNDU DIGITALA: HIPERSEXUALITATEA
-    Apirilak 16 -> BIDEOJOKOAK ETA WHATSAPP: MASKULINITATEAK JOKOAN?
-    Apirilak 23 -> PORNOGRAFIA: GURASO ESTRATEGIAK

Hitzaldi ziklo hau bereziki gurasoentzat zuzenduta dago baina parte hartzea zabalik dago herritar ororentzat. Hiru saioek bi orduko iraupena izango dute, 18:00etatik 20:00etara, eta doakoak izango dira. Saioak euskaraz eskainiko ditu Esti Linares adituak eta gaztelaniazko itzulera zerbitzua eskuragarri izango da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010