Eduki publikatzailea

Atzealdea Mollarri laburmetraia

Twitter

XABIER EIZAGUIRREREN “MOLLARRI” DOKUMENTALA MODELO ARETOAN IKUSGAI EGONGO DA

2022/04/11

Datorren apirilaren 18an Monumentu eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Egun honen helburua gizadiaren kultura ondarearen aniztasunaz, kalteberatasunaz eta hura zaindu eta kontserbatzeko beharrezkoa den esfortzuaz kontzientziatzea da.

Egun honen baitan, Zarauzko Udalak Xabier Eizaguirre zarauztarraren “Mollarri” laburmetraia emango du Modelo Aretoan. Lan honek XX. mendearen hasierako Zarautzera eramango ditu ikusleak, Malla Arriko zamalekua martxan zegoen garaira. Dokumental hau Modelo Aretoan apirilaren 14tik 19ra emango diren zinema saio guztien aurretik ikusi ahal izango da.

Eszenatoki errealak 3D bidez eraikitakoekin uztartuz, zamalekuaren egitura guztia berreraikitzen da, mendian ezarritako ikatz deposituetatik, ikatz hori barkuetara sartzeko baliatzen zen Malla Arri irlako zubiraino.

Efektu bisualak eta zinemako telesail eta filmetako VFX konbinatzen duen formatua erabiliz, dokumental honek garaiko testuinguru historikoaren zati bat irudikatzen du, orain arte ikusi gabeko aspaldiko Zarautzen irudi bat sortuz.

Xabier Eizaguirrek, dokumental honen sortzaileak, nabarmendu duenez, “efektu bisualen artista izanik, pentsatu nuen XX. mendeko hasierako Mollarri nolakoa zen erakusten zuen dokumental bat egiteak leku honen inguruan era entretenigarri eta berritzaile batean aritzeko aukera paregabea zela. Efektu bisualetako teknikak erabiliz, orain artean argazkietan eta planoetan bakarrik ikus litekeena errealitate bihurtzea lortu dugu. Zarautzek, denok ezagutu beharko genukeen izugarrizko ondare historikoa dauka eta, dokumental honen bitartez, horren zati bat aurkezten dugu, gaur egun grabatu izango balitz bezala”.

“MOLLARRI”

Zuzendaria: Xabier Eizaguirre
Soinuaren diseinua eta musika: Asier Mendoza
Argazki zuzendaritza: Ritxi Goya eta Xabier Eizaguirre
Narratzailea: Xabier Euzkitze

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010