Eduki publikatzailea

Atzealdea Mitxelena asfaltatzea

Twitter

MITXELENA KALEKO PLAZAK ASFALTATUKO DITU DATORREN ASTEAN UDALAK

2023/04/14

Behin Zubiaurre Zahar kaleko eta suhiltzaileen biribilguneko asfaltatze lanak amaitzear direla, Asfaltatze Planari jarraipena emanez, datorren asteartetik aurrera, Mitxelena kalean fresatze eta asfaltatze lanak gauzatuko ditu Udalak. Zehazki, Mitxelena kaleko etxe-tarteko plazetan gauzatuko dira lan hauek. Kalearen ekialdetik hasiko dira asfaltatze lanak eta mendebaldean amaituko dira.

Lanak gauzatzen diren bitartean eragozpenak sortu daitezke etxebizitza eta garaje sarreretan eta plazetako aparkalekuetan. Ibilgailuak ezingo dira sartu asfaltatzen ari diren guneetara, garajeetara izan ezik, posible den heinean.

Plaza guztiak asfaltatzeko aurreikusitako epea astebetekoa izango da, betiere eguraldiaren arabera.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010