Eduki publikatzailea
Atzealdea

Minbiziaren aurkako geltokia

Twitter

“MINBIZIAREN AURKAKO GELTOKIA” AURKEZTU DU MINBIZIAREN AURKA GIPUZKOAN ELKARTEAK

2022/07/18

Ostiralean Minbiziaren Aurkako Geltokia aurkeztu zuen Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak. Ekimen honen baitan, Nafarroa kaleko bi autobus geltokiren binilazioa pertsonalizatu da elkartearen inguruko eta eskaintzen dituen doako zerbitzuen informazioarekin.

Markesina hauen binilazioak, duela hilabete batzuk martxan jarri zen Minbiziaren Aurkako Bus Aktiboaren ekimenari jarraipena ematen dio, zarauztarren artean gaixotasun honek daukan garrantzia eta arlo honetan prebentzioak daukan garrantziaren inguruko kontzientziazioa sustatzeko.

Aurkezpen ekitaldian izan zen Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotzia, eta Euskadi osoan egiten duen “lan nekaezinari” balioa eman nahi izan zion. “Minbiziaren Aurkako Geltokia, Bus Aktiboaren irudiarekin batera, zarauztarrak gaixotasuna prebenitzearen garrantziaz kontzientziatzeko balioko du, baita horri buruzko informazioa hurbiletik eta modu enpatikoan jasotzeko aukera dagoela jakinarazteko ere”.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010